Egun on denoi!
Argi dago erakunde bakoitzak nahi duen izena erabili dezakeela eta jar diezaiokeela bere buruari. Baina ez legoke txarto izenak zelan eratu behar diren dakien teknikari bati aholkua eskatu eta kasu egitea. Halako "munstroak" ugaritxo ditugu Euskal Herrian, eta, neure ustez, kasu gehiago egiten zaio marketinari, hizkuntzaren aldetik egin daitekeen edozein iruzkini baino.
Erabiltzaile naizen aldetik, penatuta eta lotsatuta ere banago.
Agurtzane
Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena, marka... nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen aldetik, gustuak gustu,
ez dut deus esatekorik horren aurrean.
Aitzol Mendiola
De: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2@gmail.com]
Enviado el: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] "Laboral kutxa"?
Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi
handiko- "nazional arazoa" eta "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera berriro. A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren
finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722