<div dir="ltr">Interes handiz jarraitu ditut Laboral Kutxaz esandakoak. Dena den,
ni gehiago intrigatzen nau "Askegunea" horren jatorriak. Euskal
hizkuntzaren aldetik behintzat, ez diot ez bururik ez buztanik ikusten. Gainera, merkatu irizpiderik edo diru-hotsik ez tartean...
Ez luke Gune Askea edo Askatasun Gunea edo holako zerbait izan behar? Aske (izeneko) gunea ote? Ezetzean nago... Baten batek begiak zabalduko dizkidalakoan...<br></div>