<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=UTF-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
</div>
<blockquote
cite="mid:20318923.127341369038325938.JavaMail.defaultUser@defaultHost"
type="cite">Ostiralean ondo zebilen. Gaur itzulpen bat egiten hasi
eta horixe agertu zait.<br>
Wordfast 5.60k da, eta microsoft word 2010<br>
</blockquote>
<br>
Ematen dituzun datu apur horiek kontuan hartuta, hau egin dezakezu:<br>
<ul>
<li>Begiratu dokumentua goitik behera arretaz, ez segmenturen bat
itxi gabe gelditu ote zitzaizun ostiralean.</li>
<li>Orain arte itzulitako zatia ez bada ikaragarri luzea, utzi
albo batera dokumentu hori, hartu berriro jatorrizko itzulgaia,
eta memoria bera erabilita, itzuli ostera orain artekoa.</li>
<li>Ez bazenuen gorde jatorrizko itzulgaia (beti gorde behar da
kopia bat!), itzultzen ari zaren dokumentutik abiatuta
berreskuratu dezakezu: ipini kurtsorea segmentuetatik kanpo,
sakatu Alt+Supr, berretsi, eta, voilà, jatorrizko testua soilik
geratuko zaizu.<br>
</li>
</ul>
Azken ohar bat: eguneratu zure WF. Honez gero 6.03 bertsioan dabil.<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W</font></div>
</body>
</html>