<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=windows-1252"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">2013-06-11 11:00(e)an, Axun Gereka(e)k
idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:%3CCAAsvPcSBD_4g=C2r1rugr_eJRjOfCoBrzg8-L+Ud60Y6H26zZg@mail.gmail.com%3E"
type="cite">
<div dir="ltr">
<div class="gmail_default" style="font-family:'comic sans
ms',sans-serif;font-size:large;color:rgb(102,51,102)"><span
style="color:rgb(0,0,0);font-family:Arial;font-size:13px">"Mugagabera
itzulita (...) </span><span
style="color:rgb(0,0,0);font-family:Arial;font-size:13px">hainbeste
urtean hori jasaten egon ondoren (...)"</span><br>
</div>
<div class="gmail_default" style="font-family:'comic sans
ms',sans-serif;font-size:large;color:rgb(102,51,102)"><span
style="color:rgb(0,0,0);font-family:Arial;font-size:13px">Hainbeste
urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke
hor. </span></div>
<br>
</div>
</blockquote>
<br>
Hor egokiena mugatua da. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako
emandako 110. araua (<i>Iraupena eta maiztasuna adierazten duten
sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil
daitekeen</i>):<br>
<br>
«Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea
zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako
kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora
etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren
bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean.
Adibidez,<br>
<br>
Hiru astean asko hazi da haurra.<br>
Hiru urtean ikasi du euskara.<br>
Lau urtean lan egin du Afrikan.<br>
<br>
Hauetan denetan iraupena adierazten da.<br>
<br>
Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua
izango du. Hiru urteko iraupena<br>
adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait
adierazi nahi bada, mugagabea beharko<br>
da:<br>
Lau urtetan antolatu dute tanborrada.»<br>
<br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Xabier<br>
<br>
___________<br>
<br>
Xabier Armendaritz<br>
AIXE itzulpen eta zerbitzuak<br>
Biltzar Nagusiak, 11, behea<br>
01010 GASTEIZ<br>
<br>
Tel.: 945 174 476<br>
<br>
</body>
</html>