<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=windows-1252"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
Gipuzkeran bizirik dago, bai, denborazko <i>honetan </i>hori
(adibidez: <i>hogei urte honetan</i>, 'azken hogei urtean'
esanahiarekin), askotan «joan deneko» ezkerrean duela. Kalean
entzuten da, eta Joxe Mari Iriondoren adibide bat badugu
Euskaltzaindiaren webgunean bertan: <br>
<br>
«berari gustatzen zitzaion lana egin du Antoniok joan
deneko berrogeita hamar urte pasa honetan»<br>
<a href="http://ttiki.com/51687">http://ttiki.com/51687</a><span
class="bullet bullet-author"></span><br>
<br>
Klasikoen Gordailuko corpusean begiratuta, denborazko <i>honetan
</i>hori bizkaierakoa ere badela dirudi:<br>
<br>
<a href="http://ttiki.com/51686">http://ttiki.com/51686</a><br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Xabier<br>
<br>
___________<br>
<br>
Xabier Armendaritz<br>
AIXE itzulpen eta zerbitzuak<br>
Biltzar Nagusiak, 11, behea<br>
01010 GASTEIZ<br>
<br>
Tel.: 945 174 476<br>
<br>
<br>
<br>
2013-06-12 18:33(e)an, kixmi(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:%3C51B8A2C0.9010706@iservicesmail.com%3E"
type="cite">Datu bat besterik ez. Duela gutxi irratian denborazko
"honetan" hori entzun nion norbaiti.
<br>
Gipuzkoarra zela esango nuke, eta eskola euskaraz egin gabea,
adinagatik.
<br>
Ez dut askotan entzuten hori, eta atentzioa eman zidan, baina
kanta zaharren kontua bakarrik ere ez da, beraz.
<br>
<br>
12/06/2013 8:29(e)an, Diez de Ultzurrun(e)k idatzi zuen:
<br>
<blockquote type="cite">
<br>
Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa
bat, Euskal Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu
markatuko lituzkeeena erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori
“instrumentala” baliatuz konpon daiteke, eta akabo
buru-hausteak…
<br>
<br>
Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non
denbora-segida hori mugatuarekin ematen den: “zazpi egun
honetan, ez zaitut ikusi…”
<br>
<br>
</blockquote>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>