<html>
<head>
<style><!--
.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 12pt;
font-family:Calibri
}
--></style></head>
<body class='hmmessage'><div dir='ltr'>Kaixo guztioi, <div><br></div><div>Ingelesezko "Enforced dissapearance" terminoa euskaraz nola esan. </div><div><br></div><div>Gaztelaniaz "desaparición forzada" (ez oso aproposa ni ustez "forzada" hitzak ez duelako estatuaren beraren inplikazioa adierazten, baina tira) Nire zalantza euskarazkoa da. </div><div><br></div><div>Berrian irakurri dut: desagertze behartua</div><div>IVAPen aldiz: derrigorreko desagertzea</div><div>Euskaltermen ez dut topatu.</div><div><br></div><div>Nire uste apalean behartua gehiago da "forzada", "enforced" delakoa baino. "Derrigorrekoa", agian, zuzenagoa al da? Besteren bat?</div><div><br></div><div>zuen iritziaren eta laguntzaren zain, </div><div><br></div><div>mila esker, aldez aurretik, </div><div><br></div><div>eztizen</div> </div></body>
</html>