Kaixo,

Hor nabil, esaldi horrekin bueltaka. Euskalterm-ek "ontzikiratze" eta "enbasatze" berbak jasotzen ditu eta, beraz, "ontzikiratzeko/enbasatzeko zakuak" behar luke. Baina ez nau erabat asetzen itzulpen horrek.

Elhuyarrek, berriz, "ontziratu" eta "poteratu" dakartza "envasar" horren ordainetan. Argi dago "poteratu" ez dela egokia, testua zakuei buruz ari baita. Azkenean, beraz, "ontziratu" berbaren alde egin eta "ontziratzeko zakuak" edo "ontziratze zakuak" jarri dut. Gertatzen dena da "ontziratzea" gaztelaniazko "embarcar" berbaren parekoa ere badela (Orotarikoak ere hala jasotzen du) eta, nik neuk behintzat, esanahi hori hartzen diot "envasar" adierarena baino gehiago...

Trabatuta nago, laguntzerik bai?

Milesker aurretiaz!

Patricia