Nik neuk, hor, Elizanbururenean ez bezala enfasia nabarmena denez, sayago-k bezala jokatuko nuke, zehar-galderazko (hobeki esanda, zehar-harridurazko) perpausera jota, baina hitzordena apur bat aldatuz:
Kontatuko banizu mutilak zer nolakoak egiten ikusi ditudan>
Kontatuko banizu zer nolakoak egiten ikusi ditudan mutilak(!)
Erlatibagintzak ekarri gisa horretako konfliktoetan, batzuetan
datiboa erabili dute idazleek (zuhauri gogoratu zaizun aterabidea).
Gogoan dut Elizanburuk Piarres Adamen erabili zuen perpausa:
"bertze haurreri biltzen
ikhusi nituen sosek
xoratu, liluratu ninditeyan"
Ez dakit zure gramatikan nola kudeatzen diren holako erlatiboetako
bi objektuak (zure adibidean, alde batetik, 'egiten' aditzari
dagokiona, eta bestetik 'ikusi' aditzari doakiona). Test bezala
ondoko bi adibideak balia ditzakezu:
a) jaten ikusi zaitudan sagarra 
b) haurrak apurtzen ikusi ditudan jostailuak
Zuretzat horiek onargarri badira (ez dakit euskaldun guzien kasua
den), pentsa daiteke printzipioz zure gramatikak beheragoko
objektuaren erlatibatzea onartzen duela holako perpausetan. 
Orduan, zure perpausera itzulirik, honela geldi liteke beheragoko
objektuaren erlatibatzea bide erregularrari jarraikiz:
 Mutilak [XXX] egiten ikusi ditut --> mutilak egiten
ikusi ditudan guzia (mutilak absolutiboan utzirik,
beraz).
Seguraz ere, ez zaizu gustatzen... Bestela hura zitzaizun
lehenbizian gogora etorriko. Bi objektuek dituzten numero
ezaugarrien konfliktoak sortzen bide dizu traba (guziz zabaldua da
kontu hau bestalde ere). Gaineko objektua datiboarekin markatuz,
konfliktoari franko aterabide dotorea ematen zaiola iruditzen zait.
Berdin gertatzen da, zure gramatikak a) eta b) bezalakoak onartzen
ez baditu (Elizanbururen jokabidea, itzulpen testuingururik gabe
ere).
Beñat
Le 19/09/2013 12:19, Jon Zeo a écrit :
Julio
Cortazarren "El perseguidor" ipuinean esaldi hau agertzen da: si te contara todo lo que les he
visto hacer a los chicos. 
Lagun batek honela eman du: Kontatuko banizu mutilek egiten
ikusi dudan guztia, baina ez nau batere konbentzitzen
ergatibo horrek. 
Bururatu zait: mutilei
egiten ikusi diedan guztia. Hala ere, horrek
ere ez nau konbentzitzen. 
Ideiarik, laguntzarik? 
Mila esker. 