Forma bat (igual) Hiztegi Batuan azaltzea ez zait nahikoa arrazoi iruditzen beste forma bat (igoal), desegokitzat jotzeko edo baztertzeko. Era berean, hitzak behe mailakotzat jotzea, hau da, hitzen artean desigualtasunak ezartzea, ez dut konprenitzen.

Dena dela, eztabaidagaia ez zen igual/igoal, Montoriok aspaldi plazaratu zuena baizik: hamaikatxo arrazoi tarteko desberdintasun terminoak asetzen ez gaituela-eta, zelan eman desigualdad hori euskaraz.

Aurreko batean zera esan zenuen zuk: "Eman diren besteak (diferentzia/ezberdintasun edo ezberdintasun/ezparekotasun) hobeak dira".

Eta nik diot: benetan? Diferentzia eta desberdintasun ez dira ba baliokide garbi-garbiak; bereizten hasiko ote gara ba orain, 2013an... Ezparekotasun asmatu behar ote dugu ba, desigualtasun hor edukita...
Sarrionandiak aipatutako desigualtasun sozioekonomikoak ekarri nituen hona, idazleak kontu hau zelan ebatzi zuen ikusteko: bikain, nire ustean. Izan ere, idazleei arreta handiagoa jarri beharko genieke igoal...