<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=windows-1252"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;">Ederki…<div><br></div><div>Egin nuen, bai, galdera…</div><div><br></div><div>Bueltan, erantzun mordoa etorri da eta, arian-arian, denok ikasi dugu pixka bat (nik, bai, behintzat). Eskertzekoa, zalantzarik gabe.<br><div><br></div><div>Honakoak dira iritzi-truke luze samar honetan bildutako proposamenak (baliteke, ugaritasunean, bakarren bat ahaztuta geratu izana; barkatu hala bada):</div><div><br></div><div>- Bihurtzen du xehea<br><br>- Itzultzen ditu (diru) soberak / soberakinak<br><br>- Ordainak ematen ditu / Ematen ditu ordainak<br><br>- Itzultzen/bihurtzen/ematen du dirua<br><br>- Ematen du xehea<br><br>- Itzultzen du xehea<br><br>- Kanbiodun makina<br><br>- Itzultzen du kanbioa<br><br>- Atzerakoak ematen ditu<br><br>- Itzultzen du diru-xehea<br><br>- Itzultzen du dirua<br><br>- Hondarra itzultzen du<br><br>- Itzultzen ditu kanbioak<br><br>- Kanbioak ematen ditu</div><div><br></div><div>- Bueltak ematen ditu<br><br>- Itzulkina ematen du</div><div><br></div><div>Orain aparta ezak/n bat hortik!</div><div><br></div><div>:-)</div><div><br></div><div>Erantzun guztiak kontuan hartuta, segitzen dut pentsatzen ‘kanbio’ hitza dugula hor aukerakoena:</div><div><br></div><div>- Kolpean ulertzen delako (‘xehea’ baino errazago, seguruenik)</div><div><br></div><div>- Gipuzkoan ahoz hori esaten delako, batez ere (ustez)</div><div><br></div><div>- Beste euskalkietan ere erabilgarri delako</div><div><br></div><div>- Tradizio idatzia baduelako<br><br>Beraz, uste dut ‘Itzultzen du kanbioa’ jartzea proposatuko diodala Euskotreni.</div><div><br></div><div>Ondo-ondo bizi.</div><div><br></div><div><b>Jabier Zabaleta</b></div><div>Orioko Udaleko euskara teknikaria</div><div><br></div><div> <br><div><div>El 28/10/2013, a les 10:58, <a href="mailto:jon-agirre@ej-gv.es">jon-agirre@ej-gv.es</a> va escriure:</div><br class="Apple-interchange-newline"><blockquote type="cite">Hiztegi Batuak dioena:<br><br>xehe 2 iz. [mugaturik erabilia] 'diru xehea': xehea bihurtu; emak xehea.<br><br>Hortik ateratzen dut 'xehea bihurtu' ordaindutakoaren soberakina<br>itzultzea dela (gure kasua), eta 'emak xehea', ordainketa errazteko edo,<br>txanponak eta eskuratzea. Nik esanahi biak argi eta garbi bereizten<br>ditut. Gaztelaniaz 'vueltas' eta 'cambios' (nahiz eta bigarren hau<br>polisemikoa den). Hortaz, bietarako balio du 'xehea' hitzak.<br><br>Jabier Zabaletak galdetu digunerako proposatuko niokeena:<br><br>Bihurtzen du xehea.<br><br>Jon<br><br>P. S.: Hala ere, esamolde txarragorik eta okerragorik asko dago<br>zuzentzeko, edo euskaratzeko, "Itzulkina ematen du" aldatzen hasi<br>orduko. "Da las vueltas" irakurri dudanean birak emateaz ari zela ulertu<br>dut, "Itzulkina ematen du" ikusita esanahiaz konturatu arte.<br><br></blockquote></div><br></div></div></body></html>