Kaixo, itzultzaileok. Aholku bila nator.

Batxilergorako Psikologia materialak prestatzen nago, eta zalantza bat daukat.

"Brain" edo "cerebro" itzultzeko, ez dakit zein hitza erabili. "Burmuina" hautatu nuen aspaldi, baina "garuna" ere posible da .

Brain-cerebro, alde batetik entzefaloaren parte jakin bat da, zerebeloa eta entzefalo-enborrarekin batera. Baina, beste aldetik, dibulgazioan entzefalo osoari deitzeko ere erabiltzen da.

Euskaraz ere, ez dauka zentzu handirik "entzefaloa" erabiltzea dibulgazioan, baina burmuin-garunaren artean, badago bat bestea baino gomendatuagoa?

Beste aldetik, bat hautatutakoan, uste dut hobe dela hori baino ez erabiltzea, ikasleek bi gauzari buruz ari garela pentsa ez dezaten. Zuzen nago honetan?

Elhuyar hiztegia:

es > eu

1 s.m.

[en el sentido amplio, como sinónimo de encéfalo] (Anat.) garun, burmuin

el cerebro de los gorilas es menor que el de los hombres: gorilen garuna gizakiena baino txikiagoa da

2 s.m.

[en el sentido estricto, como parte del encéfalo] (Anat.) garun, burmuin, zerebro

Eskerrik asko,

Enrique