Xabier:

Honela diozu: "hitz horien kasuan "e" hori galtzearen aldeko argudioa da". Ez dut uste inork horrela argudiatu duenik kontrarreforma edo turborreaktore modukoak erabiltzea. Hain zuzen ere, alderantzizkoa da arazoibidea: proposamena da berez hitz-hasierako fenomeno r- -> err- aldaketa ez tartekatzea kutura-erro batez hasten diren eta erro horren jarraian -r- duten maileguetan. Ez naiz aditua fonetikan eta fonologian, baina, oker ez banaiz, hitz hasierako fenomenoa da r- hasierako erdal hitzei e- epentetikoa gehitzea eta, beraz, hitz-hasiera err- izatea (edo, mailegu zaharretan, a- ere bai, eta hasiera arr-).

Horixe da kontrarreforma eta antzekoen logika. Nire ustez, aski sendoa.

kontraerreformaren logika, lehen azaldu dudanez, kontra+erreforma
euskal erabide beregainarena litzateke. Dena da posible eta onargarri,
ez dut ukatuko, baina niri iritzia da "berringeniaritza" egiten dela
hor. Mailegatze hutsa den fenomenoa bat beste era batera planteatu nahi
izatea. Errealitatean ez da horrelakorik gertatzen. Erdal hitza kit oso
baten gisa heltzen zaigula uste dut. Kontrasterako, sasierrealismo modukoak aztertu. Ez dut uste inork sasirrealismo proposatuko lukeenik. Hor, euskal aurrizki bat gehitzen zaio err-
hasiera duen mailegu bati. Kalkotik gertukoak izan daitezke
horrelakoak, konforme, baina euskaraz eratuak dira, ez mailegatuak.

Defenditu dudanak ez du ukatzen "auto-, kontra- edo dena
delako aurrizkiaren bitartez hitz berriak sortzearen baliabidea". Ni ere
ezin naiz baieztapen horrekin ados egon, baina euskararen ahalmen hori
mailegatze-fenomeno batean ezartzea mailegatzea bera ukatzea eta
eratortze bihurtzea da, nire ustez, artifizialki. Eta, berriz diot,
defenditu dudan ikuspegiak ez du baliabide edo ahalmen hori ukatzen,
inolaz ere ez, eta exoelkarteen multzo ugaria dugu horren erakusgarri:
lehena, exoelkarte bera!! Beste batzuk: kontraproposamen, supereroale, turbosorgailu, ultramore...

Antton