Nire ustez, eta Hiztegi Batuan jasotakoak edo jaso gabekoak direnen argudio formala albo batera utzirik, gehien komeni zaiguna da hitz-eraketari buruzko erregelek ahalik eta salbuespen gutxien edukitzea. Zenbat eta errazagoa araua, orduan eta errazagoa haren betetzea.

Ikuspegi horretatik, logikoagoak iruditzen zaizkit autoerretratu, kontraerreforma eta abar.

Bestetik, hitz horien kasuan "e" hori galtzearen aldeko argudioa da, ulertzen dudanez, hitz osoa heldu bide zaigula mailegu bidez. Eta horrek atzetik lekarkeen ikuspegia litzateke, nolabait, euskarari arrotz litzaiokeela auto-, kontra- edo dena delako aurrizkiaren bitartez hitz berriak sortzearen baliabidea. Argudio horrekin ezin naiz ados egon.

Xabier