Araurik errazena, hizkuntza guztietan, ingeriaritza "erraztaileak" gorabehera, hiztegian begiratzea da.
Kaixo:
Lehenik eta behin, sentitzen dut atzo bidali nuen mezua errepikatuta egotea. Lehenbizikoz bidali eta jasotzen ez zela ikusi ondoren, beste behin igorri nuen, eta azkenean biak agertu dira.
Antton, ondo ulertu baldin badizut, zure abiapuntua da "kontrarreforma" hitza, bere horretan, mailegu bat dela ("Hain zuzen ere, alderantzizkoa da arazoibidea: proposamena da berez hitz-hasierako fenomeno r- -> err- aldaketa ez tartekatzea kutura-erro batez hasten diren eta erro horren jarraian -r- duten maileguetan").
Nire abiapuntua bestelakoa da: "kontra+eraso= kontraeraso" edo "kontra+jarri= kontrajarri" egiten dugun bezalaxe, "kontra+erreforma= kontraerreforma" dela. Hots, euskararen barrenetik sorturiko hitza dela. Zergatik, orduan, "e" hori kendu? "Kolokan dagoen" hizki bat bezala tratatu behar dugu? Beste katramila bat (barkatu hitz hori erabiltzea, baina nik halaxe sentitzen dut) gehitu behar al diegu jadanik ugariak diren tankera horretako arduragaiei? Zeren eta hortxe baititugu, besteak beste:
-a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: -ia bukaeradun izenek izen-elkarteetako lehen osagai direnean gal dezaketena (ikus Euskaltzaindiaren 25. araua).
-a itsatsi "ez hain itsatsi" hori: sei hitz seinalatuk (burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura, natura) izen-elkarteetan gal dezaketena (Euskaltzaindiaren 25. araua).
"Bizkaia" bezalako izen berezien deklinazio halaber bereziaren ondoriozko "-a galera".
"Azentu grafiko desagerkariaren" afera zeharo nahasgarri hori, zeinean azentu grafikoa daraman izen berezi batek, deklinatzean, Euskaltzaindiaren erabakiz  azentu grafikoa galdu egiten baitu. Adibidea: "Castejón", baina "Castejongo udaletxea" (ikus Euskaltzaindiaren 155. araua).
Euskaraz hitz batzuen hasierako "e" hori epentetikoa izateak azalpen bat ematen digu hitz horien jatorri eta bilakabideari buruz, baina... "e" hori hitzaren osagai den unetik aurrera, osagai finkoa da ala "kolokakoa"? "Kolokako hizki" bezala tratatzea, nire ustez, goiko zerrendakoei zailtasun berri eta antzu bat eranstea da. 
Azken batean, hemen jokoan dagoena da "euskara zuzena" definitzen duten arauak bete daitezen lortzeko bideak jartzea. Eta, horretan, lehen urratsa da betetzen ahalik eta errazen izango diren arauak egitea. Hori ez da errazkeriaren inolako apologiarik egitea. Da, besterik gabe, arau ahalik eta erregularrenen, "salbuespenik gabeenen", aldeko apustua egitea, horretarako heldulekua badagoenean (kasu honetan bezala, nire ustez). Eta hizkuntza-kontuetan dihardugunok gure bolizko dorreetatik hiztun-komunitatea eta bere beharrizanak aintzat hartzea.