Kaixo Miren eta Karlos,
Nik uste bereizi beharra dagoela, batetik, "xxxxx Arloko zinegotzi ordezkariak" eta bestetik Alkateak, esaterako, zeregin jakin baterako emandako eskuordetzarekin (edo eskuordetutako ahalordearekin) diharduten zinegotziak. Bigarren kasu honetan ez dut oso egoki ikusten "zinegotzi ordezkari" esamoldea...
Adibidez: alkateak zinegotzi bati pertsona bi ezkontzeko ahalordea eskuordetzen dionean, "zinegotzi ordezkaria" baino egokiago ikusten dut zinegotzi hori "alkatearen eskuordetzarekin" ari dela aipatzea nola edo hala, testuaren arabera.
Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)" esaldiak ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari diren zinegotziei buruz ari diren.
Ondo izan!
Patricia
Kaixo!
Alkate batek zinegotzi bati zerbait egiteko edota erabakitzeko eskumena ematen dionean, azken hau "concejal/a delegado/da" dela esaten da. 
Sinplea dirudien arren, oso modu ezberdinetan ikusi dut "concejalía delegada" euskaraz: zinegotzigo delegatua, eskuordeko zinegotzia, zinegotzi ordezkaria...
Zein izan daiteke formarik egokiena administrazio hizkeran? 
"Por esta concejalía delegada, se ha resuelto:......."
Eskerrik asko!
Miren