<!DOCTYPE html PUBLIC '-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN'>
<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html;charset=utf-8">
<style>BODY{font:10pt Tahoma,Verdana,sans-serif} .MsoNormal{line-height:120%;margin:0}</style></head><body>
Eskerrik asko erantzunengatik:<div><br></div><div>Gure udalean, Alkateak dekretuak sinatzen ditu baina, kasu batzuetan Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen arabera alkateak arlo jakin bateko zinegotzi arduradunari eskuordetzen dio eskumen bat (adibidez, diru-laguntzak ematen ditugunean, ebazpen bidez onartzen ditugu eta ebazpen horiek zinegotziak sinatzen ditu, ez alkateak). Eskuordetza, dena dela, Dekretu bidez onartzen da. </div><div><br></div><div>Hala, ebazpenetan bertan ere aipamen hori egiten dugu: </div><div><br></div><div>"Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluaren ondorioz, Alkatea da diru-laguntzak emateko administrazio-organo eskuduna. Eta berak, irailaren 16ko 2533/11 Dekretuaren arabera, eskumen hori XXXX zinegotziari eskuordetu dio". </div><div><br></div><div>Ez dakit zerbait argitu dizuedan. </div><div><br></div><div>Miren<br><blockquote style="padding-left: 5px; margin-left: 5px; border-left: #0000ff 2px solid; margin-right: 0px"><hr><b>From:</b> Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga@orange.fr]<br><b>To:</b> ItzuL [mailto:itzul@postaria.com]<br><b>Sent:</b> Thu, 21 Nov 2013 10:47:07 +0100<br><b>Subject:</b> Re: [itzul] Concejalía delegada<br><br><p><br> <br> <span style="font-family: sans-serif; font-size: small;">Por esta concejalía delegada seguraski hautatu dute maskulino ala femenino hautatu behar ez izateko, horretarako gaztelaniaz diren gomendioei jarraiki. Euskaraz ez dugu zertan hori egin behar.</span></p>
<p><span style="font-family: sans-serif; font-size: small;"></span>Bakartxo<br> <br><br></p>
<blockquote style="padding-left: 5px; margin-left: 5px; border-left: #ff0000 2px solid;">> Message du 21/11/13 09:47<br>> De : "karlos del_olmo" <br>> A : "ItzuL" <br>> Copie à : <br>> Objet : Re: [itzul] Concejalía delegada<br>> <br>>
<p>> <span style="font-family: sans-serif; font-size: small;">>Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)" esaldiak ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari diren zinegotziei buruz ari diren.<br>> </span><br>> <span style="font-family: sans-serif; font-size: x-small;">Baina nork sinatzen du? Sinadura zinegotzi (pertsona kargudun) jakin batena da, eta ez atalarena, ezta? Hau da, alkatetzak edo ziengotzigoak ez du sinatzeko ahalmenik edo sinadurarik (egiaztagiri digitala beharbada bai. zenbait lekutan), baina dena delako alkateak edo ziengotziak, ostera, bai. Hotaz, betiere, lagun jakin baten gainean ari izaten gara. </span><br>> <br>></p>
<span style="font-family: sans-serif; font-size: x-small;">Karlos del Olmo<br>> <a href="mailto:karlos_del_olmo@donostia.org">karlos_del_olmo@donostia.org</a><br>> 943483474<br>> <br>> </span></blockquote></blockquote><style>
</style>
</div></body></html>