<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
Egun on:<br>
<br>
Bi gauza desberdintzeko dira: i) aditzoinaren forma, eta ii)
aditzoinaren erabilera.<br>
<br>
i) Aditz oinaren formaz Euskaltzaindiak arau bat eman du (28
zenbakia duena). Honen arabera, 'erabili' aditzaren aditzoina
euskara batuan 'erabil' da. Arauaren aplikazio sistematikoa egiten
du Hiztegi Batuak, eta aditzen sarreretan, aditzoinaren forma
zehazturik agertzen da : <i><strong>erabili</strong></i><i>,
erabil, erabiltzen. </i><em>du</em><i> ad.</i> <br>
Kontuan izan, halere, ez dela beti Iparraldeko forma hobesten
holakoetan, eta kategoria anbiguitaterik gertatzen denean (aditza
izenondo edo izen batetik eratorria den kasuetan, oroz gainetik),
aspektu burutua duen aditzaren itxura ere izan dezakeela aditzoinak
euskara batuan: <i><strong>zorroztu</strong></i><i>,
zorrotz/zorroztu, zorrozten. </i><em>da</em><i>/</i><em>du</em><i>
ad. </i><br>
Hegoaldeko euskalkietan, oro har, ez dira elkarretarik
desberdintzen aditzoinen eta aspektu burutua duten aditzen formak.
Bestela erranik, -0 (zero) da aspektu burutuaren marka euskalki
haietan, 'egin' edo 'jan' edo 'jo' bezalako aditzekin euskara batuan
ere gertazten den bezala.<br>
<br>
ii) Aditzoina erabilera dakarten testuinguruen artean, Anderrek
dioen bezala, 'edin' eta 'ezan' aditz laguntzaileak eskatzen
dutenak aurkitzen dira. Beraz: '<i>nahi dut tresna hori ongi erabil
dezazun', </i>'<i>zure tresna erabil dezaket?</i>', '<i>erabil
ezazu'</i>. Ez dut uste inon arau hau bortxatzen den (hots,<b>*</b><i>erabiliko
dezaket </i>edo <i>*erabiltzen dezagun</i><b>'</b> bezalakorik
erraten den).<b> </b><br>
<br>
Gero, beste mezu batean errana den bezala, ez dakit zenbatetaraino
egungo idazleek 28. arau hori betetzen duten. Badaiteke joera
estilistiko bihurtzen ari den aditzoinaren formari dagokion kontu
hau. Araua bera, haatik, mementoan, argi da, eta Hiztegi Batuko
sarrerek argiki zehazten dute aditz bakoitzaren kasuan. <br>
<br>
Izan ongi,<br>
Beñat<br>
<br>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">Le 16/12/2013 08:52, Ander Altuna-UEU a
écrit :<br>
</div>
<blockquote cite="mid:52AEB12B.4010808@ueu.org" type="cite">
<meta http-equiv="Context-Type" content="text/html;
charset=ISO-8859-1">
<div class="moz-cite-prefix">EGLU-II: 6.3. Aspektua eta aditz
laguntzailea atalean azaltzen den bezala, aspektu marka aditz
nagusian agertzen da eta *edun eta *ezan aditz laguntzaileek ez
dute, normalean, marka hori duen aditz nagusirik onartzen.<br>
<br>
<a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-freetext"
href="http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf">http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf</a><br>
<br>
lr., 2013.eko aberen 14a 15:58(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:DUB126-W8168C01AD00591830B88E1DADE0@phx.gbl"
type="cite">
<div dir="ltr">Kaixo <br>
<br>
Galdera bat, erabil dezaket ala erabili dezaket? Biak al daude
ondo? <br>
<br>
Eskerrik asko<br>
<br>
Nerea<br>
</div>
</blockquote>
<div class="moz-signature"><br>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>