<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=ISO-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
Sukaldatu aditzaren inguruan piztu den eztabaidak beste gai bat
plazaratzera animatu nau. Azken bolada honetan, behin baino
gehiagotan "Hezetasun absolutuak tenperaturaz dependitzen du" moduko
perpausak izan ditut zalantza-iturri. Itxuraz ondo dagoz,
gramatikalak dira, baina zalantzazkoak iruditzen zaizkit, batetik, <i>dependitu</i>
aditza gutxi eta batez ere Iparraldean erabiltzen delako, eta
bestetik, iragangaitz gisa erabili izan delako batez ere, eta ez
iragankor gisa.<br>
<br>
<blockquote><b>Orotariko Euskal Hiztegia:</b><br>
<b>dependitu</b> (Urt, Chaho). Depender (acompañado gralmte. de
-tik; intrans., salvo en Etcheberri de Ziburu, que emplea trans. e
intrans.). "Aliunde pendere, bertzetarik dependitzea" Urt I 507.
Tr. Sólo documentado en autores septentrionales antiguos y en
Echenique. En DFrec hay 2 ejs. de dependitu y 2 de dependatu,
todos ellos meridionales. <br>
</blockquote>
<blockquote><b>Elhuyar hiztegia:</b><b><br>
Dependitu.</b> <em>da ad.</em> (aurreko izen-sintagmak <em>-tik</em>
edo <em>-gandik</em> kasu-atzizkia duela) (Ipar.) <strong>depender</strong>
<em>harengandik dependitzen gara gauza guztietan</em>: dependemos
de él en todo<br>
</blockquote>
<blockquote> <b>Egungo Euskararen Hiztegia:</b><b><br>
dependitu,</b> dependi, dependitzen da-du <i>ad</i> -en mende
egon<br>
Dependitzen du zer definizio ematen zaion "zorion" hitzari... (Ana
Urkiza)<br>
Dependitzen du zendako. (Menane Oxandabaratz)<br>
Dependitzen da herriko kontseilariek eta administrazioneak zer
proiektu duten, eta geroa nola prestatzen duten... (Herria) <br>
</blockquote>
<br>
P<big>entsatzen dut <big><big><span style="font-size: 11pt;"><big>"Hezetasun
absolutua tenperaturaren mende/baitan dago" edo</big> "</span></big><span
style="font-size: 11pt;"><big>Hezetasun absolutua
tenperaturaren araberakoa da" modukoak</big></span></big></big>
<big>erabiltzea egokiagoa dela. Zer deritzozue?</big><br>
</body>
</html>