<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
</div>
<blockquote
cite="mid:1280F7E6443B6743A2FD4508F1D2F56B04DD736E2C@SBIexch01.eitb.lan"
type="cite">
<pre wrap="">
Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
53. Euskal Herriko Itzulia
52. Euskal Herriko Itzulia
51. Euskal Herriko Itzulia
...
Nik ezin dut irentsi.
</pre>
</blockquote>
<br>
Ohartzen naiz ordinala asko korapilatzera iritsi daitekeela (ez
dakit, adibidez, «10. campeonato escolar infantil y cadete femenino
de futbol sala»). Hala ere, Asierrek aipatzen duen adibidean,
irudipena dut badirela bi begiratu:<br>
<ol>
<li>[53.] [Euskal Herriko Itzulia]</li>
<li>[53. Euskal Herriko] [Itzulia]<br>
</li>
</ol>
Jakina, bigarren begiratuarekin irakurtzen badugu, «53. Euskal
Herria...» uler genezake; pronostiko guztien aurka, esango nuke,
aski finkatua ikusten baitut, kasu honetan, «[Euskal Herriko
Itzulia]», horrela, multzo bakartzat.<br>
<br>
Barkatu, lagunak, korapiloa askatu ordez, estuago lotu badut :-(<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W</font></div>
</body>
</html>