Nik zure aukeretan laugarrena, XXV. ERNESTINA
CHAMPOURCIN POESIA LEHIAKETA., aposizioak ere ez baitit onartzen tartean ordinala (hitz-elkarketa bat da, azken batean).
Beste adibidean, ez dakit zein -KO ote den ataka (edo denak!), baina ordinalaren leku naturala I. TXAPELKETA da (uste dut esan dezakegula hori), eta ez diot abantailarik ikusten (horretaz ari baikara gehienbat, nik uste) sistematikotasunaren izenean hasiera-hasieran jartzeari.
HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO FUTBOLEKO
ESKOLARTEKO I. TXAPELKETA
Eskerrik asko lanagatik, Joxe Mari.
Patxi
Aupa, Alfontso eta besteok,
Ondo ulertu badizut, zure pauso logikoei jarraikiz, aitortzen duzu
"XV. Ernestina Champourcin poesia-lehiaketa" dagokiola, nik jarri
nituen aukeren artean laugarrena, hain zuzen: 4. XXV. ERNESTINA
CHAMPOURCIN POESIA LEHIAKETA.
Ordea, gero diozu, 'izeneko' elidituari helduta, erraz
ateratzen dela Asierren aukera: "Ernestina Champourcin XV.
poesia-lehiaketa".
Hortaz, aposizio baten erdian sar liteke ordinala?
Izen berezi-arrunt aposizioan, izen berezia edo arrunta (edo biak)
konplexua(k) izateak aldatzen du aposizioa egiteko modua?
Egia da multzo soil samarrekin errazago argitzen direla gauzak,
baina hori bezain egia da buruko minik handienak multzo konplexuek
ematen dizkigutela. Azpian 'edizio' dagoela ere esan du Asierrek.
Ez da harritzekoa. Gaztelaniaz ere, guri iristen zaizkigunetan
behintzat, askotan sartzen dute 'edición' hitza luze eta
konplexutzat jotzen dituzten kasuak 'goxatzeko-edo'. Areago, eta
gauzak gehiago korapilatzeko, batzuetan, sintagmaburu soil bat
jarri ordez, bi jarriko dizkizute:
XIX CERTAMEN PROVINCIAL "TROFEO SAN ANTOLÍN"
Bestalde, nik Champourcin-ena (aposizioko izen bereziduna)
itzulplazaratu baino lehen, Gotzon informazioak multzokatzeko
moldeez aritu zitzaigun, labur, baina adibide polita utzi zigun
izen konplexuez jarduteko: «10. campeonato escolar
infantil y cadete femenino de futbol sala».
Ordinala du, eta gainera 'campeonato' sintagma burua 'ondotxo
hornituta' datorkigu. Nola egin aurre hainbeste osagairi eta,
batez ere, nola ordenatu?
Hona nire ariketatxoa, Gotzonek berea bota ahala egina, oraindik
ere inori gaiarekin segitzeko gogorik geratu bazaio:
1 izen egokiena finkatu,
ordinala alde batera
utzita
CAMPEONATO ESCOLAR INFANTIL Y
CADETE FEMENINO
DE FUTBOL SALA
Demagun, disekzioa modu
desberdinetan eginda
eta elementuen hurrenkera eta lotura aukerak aztertuta, hau
pentsatu dugula:
HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO FUTBOLEKO
ESKOLARTEKO TXAPELKETA
2
kokatu ordinala
Asierrek ez luke zalantzarik:
HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO FUTBOLEKO
ESKOLARTEKO I. TXAPELKETA
Egigun proba ordinala
hasieran jarrita:
I. HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO
FUTBOLEKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA
Gotzonen 2. moduan
begiratuta, gelditu egingo
ginateke multzo hauetakoren bat irakurtzen amaitzean?
[I. HAUR] 
[I. HAUR ETA KADETE]
[I. HAUR ETA KADETE MAILAKO]
[I. HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN]
[I. HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO
FUTBOLEKO] 
[I. HAUR ETA KADETE MAILAKO
NESKEN ARETO
FUTBOLEKO ESKOLARTEKO]
ala hasi eta segi egingo
genuke, bizi-bizi,
sintagmaburura iritsi arte?
I. HAUR ETA KADETE
MAILAKO NESKEN ARETO
FUTBOLEKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA
Eta joko bagenu, baliatuz
euskarak hartarako
ematen digun aukera aparta, informazio zama astazaran bietan
orekatzera, sintagmaburuaren
ezker-eskuin?
I. ESKOLARTEKO
ARETO-FUTBOL TXAPELKETA, HAUR
ETA KADETE MAILAKO NESKENA
Eta koma-tranparik gabe? 
I. ESKOLARTEKO
ARETO-FUTBOL TXAPELKETA HAUR
ETA KADETE MAILAKO NESKENA
Galdera askotxo, aukeran,
baina ...
Xabierrek ere sinestu zuen,
noizbait,
jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan.
Honaino iritsi bazara, itzulkide, ez duzu meritu makala!
Joxe Mari Berasategi
Gastei