Egun on:

IXA taldeak laguntza behar du
ingelesetik euskararako itzultzaile automatiko bat (prototipoa) ebaluatzeko. Ahalik
eta iritzi gehien lortu ahal izateko, lehiaketa bat jarri dute martxan,
otsailaren 14an hasi eta 25era arte: Ebaluatoia (www.ebaluatoia.org).

Izena ematen duzuenoi, ingelesezko esaldi bat eta
euskarazko bi itzulpen automatiko agertuko zaizkizue, eta bien arteko
onena zein den aukeratu beharko duzue. 10 lagin ebaluatzen dituzuen
bakoitzean, boleto bat lortuko duzue martxoaren 4an egingo den
zozketarako.

Irabazleak tablet bat, bizikleta bat edo bi pertsonarentzako afari
bat lortuko du, eta, horrez gain, lagin gehien ebaluatzen dituzten bost
parte-hartzaileei USB gordailu bat emango zaie opari.

Argibide gehiago, www.ebaluatoia.org webgunean.