<html>
<head>
<style><!--
.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 12pt;
font-family:Calibri
}
--></style></head>
<body class='hmmessage'><div dir='ltr'>Kaixo denoi:<br><br>Lore horren izena ('crocus') daukat ingelesezko testu batean, eta euskaraz nola eman ezin asmatu nabil. Horia dela jartzen du, baina beste arrastorik ez dut. <br><br>Interneten-eta irakurri dudanez, 'crocus' generoa da berez, eta espezie ugari daude haren barruan. Euskaltermen 'autumn crocus' ageri da ('azpelar'), baina, itxuraz, espezie hori morea da, eta ez horia. <br><br>Bada espezie bat horia, 'Crocus angustifolius' edo 'Crocus susianus' izen zientifikoa duena, eta pentsatu dut agian hori izan daitekeela. Gure inguruko erdaretan espezie hori izendatzeko erabiltzen diren izen arrunt hauek aurkitu ditut: gaztelaniaz, 'azafrán dorado' (eta 'croco' ere esaten omen zaio generoari); frantsesez, 'crocus de Crimée' eta 'fleurs jaunes'; ingelesez, 'cloth of gold'. <br><br>Eta zenbat eta gehiago arakatu, orduan eta nahastuago nabil.<br><br>Testua ez da zientifikoa, literarioa baizik; hortaz, agian badut modua librexeago jokatzeko, izen zehatz zientifikoa jarri ordez...<br><br>'Krokus hori'? 'Azafrai hori'? ...?<br><br>Inork aukera garbi(ago)rik baldin badu, zinez eskertuko diot laguntza.<br><br>Ondo izan,<br><br>Maialen Berasategi Catalán<br><br> </div></body>
</html>