<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<blockquote cite="mid:f8be87ff131f5.5321e07b@euskalnet.net"
type="cite">Wordfast normala erabiltzen dut (uste dut Classic
dela). Segmentu bat itzuli ondoren Alt down egiten dut, segmentua
gorde eta hurrengoa hartzeko. Hori egiten dudanean galdera edo
aholku hau agertzen zait: "Make sure your Google credential is
correct" (horrelako zerbait). Onartu ondoren, hurrengo segmentua
azaltzen da, behean hura itzultzeko lekua, eta beherago GT
{error}....., zeinu arraro batzuk eta abar. Begiratu dut Googlen
eta zerbait aurkitu dut. Baina nire helburua da "Make sure...",
"onartu" eta beheragoko "esaldiak" desagerraraztea, ez agertzea,
segmentu bakoitzean "onartu" sakatu behar ez izatea. Gertatu
zaizue horrelakorik? Badakizue nola konpontzen den? Mila esker,
aldez aurretik.
</blockquote>
<br>
Itxura guztia du MT (Machine Translation) gaituta daukazula. Nire WF
bertsioa: 6.07y <br>
<br>
Begiratu hemen:<br>
<ul>
<li>Zabaldu WFen kontrol panela.</li>
<li>Translation Memory fitxaren barruan, jo MT fitxara.</li>
<li>Desgaitu hor ageri diren hiru aukerak (Ms-Word-based..., Use
Wbe-based... eta Enable MT...).</li>
<li>Zabaldu segmentu bat, jo hurrengora, ea mezua desagertu den.<br>
</li>
</ul>
-- <br>
<div class="moz-signature"><font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W</font></div>
</body>
</html>