Kaixo:

Mezu hori agertzen zen atzo Athleticeko jokalariek zelaira atera zuten pankartan. Lagun bati arraroa egin zaio esaldia, eta haren azalpenak zer pentsatua eman dit. Izan ere, haren ustez, "batera"k "aldi berean" esan nahi du, eta egokiagoa iruditzen zaio "denok elkarrekin lortu dugu", ideia ez baita "aldi berean" lortu dutela, baizik eta "elkarrekin" lortu dutela. Alde batetik, ulertzen dut haren arrazoiketa, baina, bestetik, niri ondo ematen dit belarrira jatorrizko esaldiak.

Zuei zer iruditzen zaizue?

Maria