<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=UTF-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
<p class="MsoNormal"
style="margin-bottom:0cm;margin-bottom:.0001pt;line-height:
normal">Corpus batzuetara behako bat eman dut 'homme du monde'
hori orain arte
nola itzulia izan den ikusteko. Azaletik, bistan da, eta Prousten
itzulpenei
bereziki so eginez (holako jendea Prousten mundukoa baita osoki ).
Hona ondorioak:<br>
J.A. Arrietak jadanik erran digu 'munduzale' eta 'mundu-gizon'
baliatu zuela
gehienik bere itzulpenean ("Swann-enetik"). <br>
Behako bat eman diet Orpustanek egin Prousten lanen itzulpenei <span
style="mso-spacerun:yes"> </span>ere. Honek gehien-gehienetan
'munduko gizon' eta
'gizon mundutar' erabili du. <o:p></o:p></p>
'Femme du monde' anitzez gutiagotan agertzen da Prousten lanetan.
Arrietak 'goi-mailako
emakume' itzultzen du, eta Orpustanek 'munduko emazte' (Stendhalen
'Maitasunaren ikasten' ere bai).<o:p></o:p><o:p><br>
</o:p><span style="mso-ansi-language:DE" lang="DE">ETC corpusean
'munduko
gizon' eta 'mundu-gizon' beste zenbait itzulpen lan batzuetan
agertzen da. </span>Ez
dut kasu horietan jatorrizko testu<span style="mso-ansi-language:DE"
lang="DE">an
zuzen<span style="mso-spacerun:yes"> </span>zer agertzen zen
beti egiaztatu
ahal izan. Halere, adibideetako perpausak ikusiz, badirudi
batzuetan bederen
'homme du monde ' horren pareko zerbaiten aipatzeko erabili izan
direla
sintagma horiek. J. Elosegik 'munduko gizon' erabili du (Diderot,
'Rameauren iloba') ,
U. Urritikoetxeak (Imre Kertész, 'Zoririk ez') eta A. Garicanok
(Leo Perutz, 'Bederatzietarik
bederatzietara') ere bai.<o:p></o:p></span><span
style="mso-spacerun:yes"> </span>'Mundu-gizon' J. Muñozek
(Stendhal,
'Parmako kartusia') eta X. Mendiguren Bereziartuk (Bergson, 'M<span
style="mso-bidi-font-style:italic">orala eta erlijioaren bi
iturriak')</span> erabili dute . <span
style="mso-ansi-language:DE" lang="DE"><br>
Badirudi, beraz, orain arte euskaratzaileek 'homme du monde'
itzuli behar izan
dutelarik, 'mundu' hitza nolazpait gorde nahiago izan dutela.
'Gizon handiki'
ere sei aldiz agertzen da ETCn; behin ere ez, haatik, gure 'homme
du monde' delakoari
dagokion testuinguru batean.<o:p></o:p></span>
<p class="MsoNormal"
style="margin-top:12.0pt;margin-right:0cm;margin-bottom:
0cm;margin-left:0cm;margin-bottom:.0001pt;line-height:normal"><span
style="mso-ansi-language:DE" lang="DE">Ohargarria da, bestalde,<span
style="mso-spacerun:yes"> </span>itzulpenak ez diren ECT
corpuseko testuetan ez
dudala aurkitu horrelako adibide anitzik. Bat , A. Ladronen <i
style="mso-bidi-font-style:normal">Xake Mate</i>-koa izan
daiteke: "<span class="bilatua">Munduko</span> <span
class="bilatua">gizonak</span> gara eta ez
dugu zertan elkarri mehatxuka ibili". <span
style="mso-spacerun:yes"> </span>Bestea Goenkale-koa<span
style="mso-spacerun:yes"> </span>(2004): "Hi, ni <span
class="bilatua">mundu</span>
<span class="bilatua">gizona</span> nauk, e?". Perpausak
isolaturik agertzen
dira corpus horretan, eta testuinguru zabalagorik ez da, autorea
zertaz ari
den zuzen jakiteko. Bigarren kasuan bereziki ez dakit
frantsesezko 'homme du
monde' <span style="mso-spacerun:yes"> </span>hura denetz
gibelean… Artetik errateko,
'mundu-gizon' elkarketaren adibide bakarra da itzuliak izan ez
diren testuetan.<br>
Izan ongi,<br>
Beñat<br>
</span></p>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
<br>
<br>
</body>
</html>