<HTML><HEAD></HEAD>
<BODY dir=ltr>
<DIV dir=ltr>
<DIV style="FONT-FAMILY: 'Calibri'; COLOR: #000000; FONT-SIZE: 12pt">
<DIV>Mila esker, Alfontso! Mila esker, Beñat!</DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV><FONT color=#4bacc6 size=4><STRONG>Belen Pikabea</STRONG></FONT></DIV>
<DIV><FONT color=#4bacc6 size=4><STRONG>EN > ES, EU and ES < > EU
translator and proofreader</STRONG></FONT></DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV>-----Mensaje original----- </DIV>
<DIV>From: B. Oihartzabal </DIV>
<DIV>Sent: Thursday, September 04, 2014 9:06 PM </DIV>
<DIV>To: ItzuL </DIV>
<DIV>Subject: Re: [itzul] Orduak idatziz nola eman </DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV>Bai, Euskaltzaindiaren araua diozun bezalakoa da, ahozkoa eta idatzia,
</DIV>
<DIV>hein batean bederen, zein bere aldetik doazkeeelarik.</DIV>
<DIV>Halere, ez ahantz erabilera erdi-formaletan (afixak, egitarauak, etab.)
</DIV>
<DIV>beste idazmoldea ere onartua dela: "arratsaldeko 6,30etan" zure </DIV>
<DIV>adibidean (arauaren azken puntua). Hor plurala agertzen da atzizkian,
</DIV>
<DIV>baina koma emanik orenen zenbakien ondotik; halaber, hamarrekoen </DIV>
<DIV>zutabeari legokiokeen O zifra ez da idazten.</DIV>
<DIV>Izan ongi,</DIV>
<DIV>Beñat</DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV>Le 04/09/2014 16:43, bpikabea@itzulika.com a écrit :</DIV>
<DIV>> Aupa!</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Demagun 18:30 dugula. Euskaltzaindiaren 35. araua irakurri eta </DIV>
<DIV>> 18:30ean behar duela ondorioztatu dut (hain zuzen, arauaren azken
</DIV>
<DIV>> orrian dagoen taulako 5. puntuan dago jasota).</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Esan didatenez, puntu hori kontraesanean dago goragoko 2.arekin </DIV>
<DIV>> ("erdia" idatziz nola erabili jasotzen duenarekin, alegia), eta </DIV>
<DIV>> onargarria omen da 18:30etan idaztea ere.</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Nire ustez, bi puntuek ez dute gauza bera arautzen eta, beraz, ez
</DIV>
<DIV>> daude kontraesanean.</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Arraroa ere egiten omen zaie singularreko forma. Baina bereizi beharra
</DIV>
<DIV>> dago halaber nola esaten diren eta nola idazten diren...</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Hainbat aukera daude orduak emateko, jakina, baina zifretan emanez
</DIV>
<DIV>> gero, Euskaltzaindiaren erabakia argia da.</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Zuen iritzien zain geratzen naiz.</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Mila esker aldez aurretik,</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>> Belen</DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV>></DIV>
<DIV> </DIV></DIV></DIV></BODY></HTML>