<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=windows-1252"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
</div>
<blockquote
cite="mid:DDCF6C75-B2FD-43AD-8D23-A4491AA36466@euskalnet.net"
type="cite">
<pre wrap="">“Belea egondako hesolak gutxiago” (ematen dik)</pre>
</blockquote>
<br>
Koldo Izagirreren <i>Lokuzioen hiztegia</i>k hiru eratara ematen du
esamoldea; badaezpada ere, «hesol» dago Hiztegi Batuan, ez «esol».<br>
<br>
<ul>
<li><b>(ezer) belea egondako esola baino gozoagoa izan</b>
<p class="espli"><i>Azalpena:</i> (ironiaz) (ezer) oso ona izan
(jateko)
</p>
<p class="espli"><i>Adibideak:</i>
</p>
<p class="adibi">— Kondar ori ez utzi, zupatu-gabe! Belea
egondako esola baiño gozoagoa izango da-ta...<br>
<font color="#5e7580" size="2"><a
href="http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=justo+mokoroa">MOKOROA,
J. <i>Ortik eta emendik</i>, 1990.</a></font>
</p>
</li>
<li><b>(ezer) belea egondako esolaren kutsua baino hobea </b>
<p class="espli"><i>Azalpena:</i> (ironiaz) (ezer) oso ona izan
(jateko)
</p>
<p class="espli"><i>Adibideak:</i>
</p>
<p class="adibi">— Belea egondako esolaren kutsua baiño obea
izango da noski... ta jan gogotik!... (Lapikoaren kondarra
zupatzen ari zan bati esana).<br>
<font color="#5e7580" size="2"><a
href="http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=justo+mokoroa">MOKOROA,
J. <i>Ortik eta emendik</i>, 1990.</a></font>
</p>
</li>
<li><b>belea egondako etxolan bustitako taloa baino gozoagoa(k)</b>
<p class="espli"><i>Azalpena:</i> gozoa(k)
</p>
<p class="espli"><i>Adibideak:</i>
</p>
<p class="adibi">— belea egondako esolan bustitako taloa baiño
gozoago dek ori.<br>
<font color="#5e7580" size="2"><a
href="http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=yakin+iii">HERRI
MINTZOA<br>
Azkue, R. M. <i>Euskalerriaren Yakintza III</i>.</a></font>
</p>
</li>
</ul>
<br>
<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W</font></div>
</body>
</html>