Egun on, Itzulkideok.
Euskaltzaindiako Gramatika batzordeko idazkari Jesus Mari Makatzagak hauxe erantzun zion egindako kontsulta bati.
edo eta ala
Galdera
Noiz erabili behar da ala eta noiz edo juntagailua?
Erantzuna
Galde-perpausetan nahiz adierazpenezkoetan erabiltzen da ala juntagailua. Galderazkoetan, elkar baztertzen duten aukerak (bai ala ez edo hil ala bizi gisakoak) juntatzen ditu alak: adibidez, Zer nahi duzu, ardoa ala sagardoa?; Zinemara joango gara ala nahiago duzu etxean gelditzea? Adierazpen-perpausetan (batez ere Ipar-Ekialdean) berdintsu zaizkigun aukerak juntatzen ditu alak, nolabaiteko orobatasuna adierazteko: adibidez, Berdin zait nire lagunak aberats ala pobre izan. 
Bi erabilera horietan edo ere berdin-berdin erabil daiteke (bigarren erabileran nahiz eta zein ere bai). Kontua da zenbait euskaldunek edo bakarrik ezagutzen edota erabiltzen dutela. Beste batzuek, biak: edo eta ala. Azken horientzat, Gramatika batzordearen iritziz, normalagoa da ala hautatzea.
Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, IV (Juntagailuak) liburukia. Han aztertzen dira, xeheki aztertu ere, edo (120. or.) eta ala (155. or.) juntagailuak. 
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Hil ala biziko kontua da, Xabier
Amurizak liburuari titulu eman zion bezala, eta ez hil edo
bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala. Hiltzea eta
bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada teorizatzen
duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira, zazpiren
bat edo? Gehiago direla uste ala?
On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:
Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut,
hemendik aurrerako galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta
ala edo edo jarri zuzen legokeen!
igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 11:49):
<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Bigarren
lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen
ari dena. Leku batzuetan hala da, baina tamalez
zabaltzen ari da erabilera hori, eta bereizteko
ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta
beti ondo. Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur
bertan ikusi ditudan kasu bi:
<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“Zuhaitza
edo arbola?” (<span style="font-family:"Arial","sans-serif"">http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">).
Lehen irakurraldian, “bai, bata edo bestea”,
esango nuke, “alegia, harria ez eta animalia ere
ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat
edozein, bata nahiz bestea. “Zuhaitza ala
arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
diferentziaz ari dela ulertuko nuke
hasi-hasieratik (eta horretaz ari da artikulua).
Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala
arbola,?| eta |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen
galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak dagozkio,
bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“KRISIA:
errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako
informazio orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko
prozesuaren antzeko zerbait egingo nuke, aurrekoa
baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren
eskeman errealitatea eta aitzakia berdinduta
jartzen dituela ulertuko nuke. Badakit, ostera,
‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela
galdera erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman
“KRISIA: Errealitatea ala aitzakia?” izan beharko
luke.
<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Ez
diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea
interesgarria eta baliotsua dela baizik. Ahoz
entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
idatzita ez.
<span style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Jon