<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=utf-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
<div class="moz-cite-prefix">Hil ala biziko kontua da, Xabier
Amurizak liburuari titulu eman zion bezala, eta ez hil edo
bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala. Hiltzea eta
bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada teorizatzen
duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira, zazpiren
bat edo? Gehiago direla uste ala?<br>
<br>
<br>
<br>
On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAJCr3NNdmyzFs1z4enYxXYo3buzm+KsRxnFmw0tvC9ZO0M3J-g@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut,
hemendik aurrerako galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta
ala edo edo jarri zuzen legokeen!<br>
</div>
<div class="gmail_extra"><br>
<div class="gmail_quote"><span dir="ltr"><<a
moz-do-not-send="true" href="mailto:jon-agirre@ej-gv.es"
target="_blank">jon-agirre@ej-gv.es</a>></span>
igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 11:49):<br>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0
.8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex">
<div link="blue" vlink="purple" lang="EU">
<div>
<div>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Bigarren
lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen
ari dena. Leku batzuetan hala da, baina tamalez
zabaltzen ari da erabilera hori, eta bereizteko
ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta
beti ondo. Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur
bertan ikusi ditudan kasu bi:</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“Zuhaitza
edo arbola?” (</span><a moz-do-not-send="true"
href="http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak"
target="_blank"><b><span
style="font-family:"Arial","sans-serif"">http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak</span></b></a><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">).
Lehen irakurraldian, “bai, bata edo bestea”,
esango nuke, “alegia, harria ez eta animalia ere
ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat
edozein, bata nahiz bestea. “Zuhaitza ala
arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
diferentziaz ari dela ulertuko nuke
hasi-hasieratik (eta horretaz ari da artikulua).
Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala
arbola,?| eta |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen
galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak dagozkio,
bigarrenari Bai/Ez erantzunak.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“KRISIA:
errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako
informazio orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko
prozesuaren antzeko zerbait egingo nuke, aurrekoa
baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren
eskeman errealitatea eta aitzakia berdinduta
jartzen dituela ulertuko nuke. Badakit, ostera,
‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela
galdera erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman
“KRISIA: Errealitatea ala aitzakia?” izan beharko
luke.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Ez
diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea
interesgarria eta baliotsua dela baizik. Ahoz
entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
idatzita ez.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Jon</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span><br>
</p>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>