Berriketaren haritik, berba hori jaulki zigun lehengoan (eta ondotik azalpena, nahiz testuinguruan ulertzekoa zen), Busturialdeko Arrieta herriko Jainko auzoko agure jator batek. "Ño, apuntatzekoa", egin nuen neure artean.

Orain, OEHn begiratu, eta hara:

KUKU-BILDOTS. a) "(BN), cordero tardío, nacido fuera de tiempo" A. b) "(Sal), niño de padres muy entrados en años" A.

Adierok guztiz bat datoz jainkotarraren azalpenarekin; alde horretatik, ustekaberik ez. OEHkoaren parentesiak, ordea, bai harrigarriak: baxenafarreraz eta saraitzueraz ere berdin!

Azkuek bilduak omen, bestetik, bi erreferentziok. Orduan, han urrutian bai eta etxe ondoan entzun gabeak zituen berbok gure Resurreccion-Mariak?!

Gustatuko litzateke, eta horregatik mezu hau, hitz horren euskalkiartekotasunaren norainokoa egiaztatzea. Alegia, estimatuko nizuekeela, zeuen inguruan erabilera horren berri duzuenoi,  hala adieraztea.

Kuku aurretiko esker mila.