Kontsolagarri erranen dizut jadanik noizbait hemen aipatua dudana, alegia, frantsesez gero eta gehiago entzuten dela "durable" ohikoaz gain "soutenable" ere, gauza bera ez direla edo pentsatzen hasiak baitira.

Bakartxo

> Message du 04/12/14 07:37
> De : "kbiguri" <kbiguri@yahoo.es>
> A : "itzul@postaria.com" <itzul@postaria.com>
> Copie à :
> Objet : [itzul] Lexikoaren batasuna?

> Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua", "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.

> Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.

> Jasanezina, benetan!

> KOLDO BIGURI