Egun on:

Hiztegietan begiratuta, lausenguaren zentzuan ageri da losintxa hitza, eta badu halako kutsu txar bat ("askotan, engainuzkoa" dio Euskaltzaindiaren hiztegiak), baina nire aitak beste adiera batean erabiltzen du: mimoak egin, laztandu, maite-maite egin. Adibidez: txakurrei losintxe in 'txakurrari losintxa egin, laztanak egin, maite-maite egin'. Ez du kutsu txarrik, inolaz ere, baizik eta kontrakoa, maitasuna eta kariƱoa adierazten baitu.

Erabiltzen duzue losintxa adiera horretan?

Eskerrik asko!