<html>
<head>
<style><!--
.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 12pt;
font-family:Calibri
}
--></style></head>
<body class='hmmessage'><div dir='ltr'>Egun on!<br>Gaztelaniazko PGOU (Plan General de Ordenación Urbana) euskaraz bi modutan ageri zait: HAPO eta HAPN. Euskaltermen HAPN dago, hiri-antolamendurako plan nagusi. Baina sarean begiratuta, HAPO (hiri-antolamendurako plan orokor) ere azaltzen da, eta irakurgarriagoa/esangarriagoa ere bada. Gainera, siglen atzean dagoena ez da beti berdin adierazten: hiria antolatzeko, hiri-antolaketarako, hiri-antolamendurako...<br>Nola erabiltzen duzue? Zeinek dauka indar handiagoa? Zein erabiliko dut?<br>Mila esker aldez aurretik.<br><br>Imanol<br><br> </div></body>
</html>