Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz: kixi/pixka/apurtxo bat.
Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango lirateke.
Maite
-----Mensaje original-----
De: Josu [mailto:jzabaleta@euskalnet.net]
Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari duenean, xehea baizik.
Josu
jzabaleta@euskalnet.net
> Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
> Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
> Egun on:
> Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
> Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
> Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
> gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
> gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
> mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
> Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
> Maite Urkia
> [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]