Egun on: Txillardegiren behialako "Hizkuntza eta pentsakera" (1973 urtekoa, oker ez banago) erreferentzia interesgarria da, nire ustez, Sapir-Worf-en teoriaren arabera, gure hizkuntzaren "mundu-ikuskeraren" berezitasunaren hainbat ezaugarriren inguruan gogoetatzeko; tartean, kolore-espektroaren euskarazko aitzin-moldaerara hurbiltzeko (pasarte bat baino gehiago eskaintzen zaio puntu horri liburuan barrena). Agur, ongi izan.
Euskarazko berezko koloreen sistemak gaur egun zabalduago dugun sistemarekin alderatuz berezitasun nabarmenak ditu, eta horren azterketak gai interesgarriak ireki ditzakeela iruditzen zait (azterketak eginak izango dira, bat baino gehiago, baina ez daukat erreferentziarik). Hor ditugu, adibiderako: ile urdin, begi zuri, "berdea" adierazteko -hainbeste dugularik horretatik- berezko hitzik ez edukitzea, gorri hitzaren beste erabilerak: negu gorri, larrugorri...
Maite
Maite Darceles mdarceles@hobest.es • www.hobest.es • maitedarceles.blogspot.com      
og., 2015.eko marren 12a 13:17(e)an, Maialen Sobrino López igorleak
idatzi zuen:
> Egun on!Ikasle batek euskaraz itzuliezinak edo itzulgaitzak diren
> hitzei buruzko bibliografia eskatu dit, hau da bere
> mezua:"Necesitaría más bien una bibliografía o fenómenos en el nivel
> gramatical que podrían sugerir que los vascos perciben el mundo de
> otra manera, para relacionarlo con la hipótesis de Sapir y Whorf. He
> pensado por ejemplo en euskaldun, ya que significa tamién una persona
> que habla euskera, así que se podría deducir que los vascos
> consideran como sus compatriotas a los extranjeros que hablan su
> idioma. Otras palabras sueltas que me han venido a la mente es
> jakin-mina y goxo-goxo."Laguntzerik bai? Mila esker aldez aurretik!
> Maialen Sobrino López
Intuitiboki bada ere, niri beti iruditu zait Sapir-Whorf hipotesia[1]
zuzena dela. Herri baten bizimoduak, pentsamoldeak, ohiturak eta
hizkuntzak elkar lotuta daudela eta elkar eragiten dutela argi ikus
daiteke Australiako Pormpuraaw[2] herria, Chiapaseko Tojolabal herria[3]
eta beste hainbat aztertuz gero[4]. Nire aburuz, kasu bitxiak dira baina
biziki argigarriak.
Euskarari dagokionez, jarraitu aurretik esan beharra daukat Jon Sarasuak
"Hiztunpolisa" liburuan azaltzen duen bezala, gurean ohitura handia
dugula euskaldunen izaera eta kultura euskararen ikuspegitik
begiratzeko. Etengabe eta ia hizkuntzaren ikuspegitik bakarrik. Maiz,
euskara, euskaldunon benetako izaera eta baloreak gordetzen dituen
altxorraren mapa moduko bat bezala ikusten dugu, eta ez gertakari eta
bizipen zenbatezinek sortutako hiztun kate mestizo eta kaotiko bat
bezala. Azken hamarkadetan hain modan dagoen "jatorrismo" horrek hein
handi batean itsututa gauzkala iruditzen zait. Ez dut esan nahi egindako
eskariak mugimendu horrekin inolako lotura duenik, inolaz ere, baina
gaiaren planteamenduak joera hori gogorki gogorarazi nauela ohartu nahi
nuen.
Galderari erantzun moduko bat emateko, aipatutako liburuan Jon Sarasuak
idatzitako pasarte hau kopiatzen dut:
/Iletargi/ diot, eta horrek bere soka du. /Eguzkia/ diot, eta lotura
iradokitzen dit eguratsarekin, eta egunarekin. /Urtea/ diot, eta
urarekin errimatzen dut hasieran. Ergatiboz mintzatzen naiz, eta
zerbaitegatik da. Ez dut generorik erabiltzen /irakaslea/ esateko,
eta zentzua aurkitzen diot generogabezia horri. /Zorion hutsa/ diot
zorion betearen baliokide, eta hutsaren esanahi hori egokiagoa
egiten zait budismoak hustutasunaren gaian agertzen duen paradoxa
itxurako intuizio nagusia azaltzeko gazteleradun ikasleei, 'vacio'
kontzeptuak hutsa eta betea urrunegi baititu.
Bururatzen zaizkidan beste adibide batzuk. Ea baten bat erabilgarri zaion:
1) Patxi Juaristiren ikerketa esaera eta esapideetan "gure", "etxe",
"buru" eta abarren erabileran.[5]
2) Zenbaki-sistema hogeitarra[6].
3) Auzolan[7].
4) Adituen artean adostasun handia dago euskal mitologian material
kultural aurre-indoeroparra gordetzen dela esateko. Hau da, gaur egun
luze eta zabal hedatua dagoen kultura indoeuroparraren arras desberdina
den kultura batek sortutako pentsamolde eta burubideak.
Guzti hau posta zerrenda honen xedetik nahiko urruntzen denez,
amaitzeko, aipatzen zenituen "hitz itzulezinei" buruzko goxoki bat:
http://www.wolfestone.co.uk/blog/infographic-15-words-translate-english/
Ondo izan,
Txopi.
[1] http://es.wikipedia.org/wiki/Hip%C3%B3tesis_de_Sapir-Whorf
[2] http://ttiki.com/337762
[3] http://ttiki.com/337761
[4] http://lat.wsj.com/articles/SB128076818446423355?tesla=y
[5] http://ttiki.com/337763
[6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki-sistema_hogeitar
[7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Auzolan