Kaixo:

Software bat itzultzen ari naiz ingelesetik, eta "Eligible user" terminoa aurkitu dut. Karaktere muga dela-eta ezin dut itzulpen luzeegirik erabili, eta horrek arazoa sortu dit.

-gai atzizkiarekin jokatzea pentsatu dut, emaztegai, hautagai, apaizgai hitzetan bezala, baina zalantza dut atzizki horrek ez duen "izango dena" esan nahi eta "eligible" hitzak "izan daitekeena".

Erabiltzailegai zuzena al da? Ez? Beste ideiarik?

Eskerrik asko,

Ane