<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8"></head><body ><div>Kaixo,</div><div><br></div><div>"eligible user" ez da gaitasuna duena, baizik eta zerbait egiteko, jasotzeko... aukera duena, baldintza batzuk betetzen dituelako:</div><div><br></div><div>"You are now elligible for XXX Premier Edition"</div><div><br></div><div>Edo</div><div><br></div><div>"You can contribute to the map and be elligible to win great prizes"</div><div><br></div><div>Azalpena izango du jatorrizkoak... Zer dio?</div><div><br></div><div>Belen</div><div><br></div><div><br></div><div><br></div><div><div style="font-size:9px;color:#575757">Samsung Mobiletik bidalita</div></div><br><br><div>-------- Jatorrizko mezua --------</div><div>Igorlea: Amaia Apalauza <amaia.apalauza@gmail.com> </div><div>Data:2015/10/02 14:48 (GMT+01:00) </div><div>Nori: ItzuL <itzul@postaria.com> </div><div>Cc: </div><div>Gaia: Re: [itzul] erabiltzailegai? </div><div><br></div><div dir="ltr"><div><div><div><div><div>Kaixo, Ane!<br><br></div>"Erabiltzaile gaitu" izan liteke? Hau da, gaitua, gaitasuna baduena. Luzeegia, akaso?<br></div></div><br>Beste aukera bat da laburdura bidez ematea, baina ez dakit posible duzun: erabiltz. gaitua<br><br></div>Ongi izan,<br><br></div>Amaia<br></div><div class="gmail_extra"><br><div class="gmail_quote">Ane Lopez<span dir="ltr"><<a href="mailto:ane.lopez@tradumatica.net" target="_blank">ane.lopez@tradumatica.net</a>></span> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 2 14:39):<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0 .8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex"><div dir="ltr"><div>Kaixo:<br><br>Software bat itzultzen ari naiz ingelesetik, eta "Eligible user" terminoa aurkitu dut. Karaktere muga dela-eta ezin dut itzulpen luzeegirik erabili, eta horrek arazoa sortu dit.<br><br></div><div>-gai atzizkiarekin jokatzea pentsatu dut, emaztegai, hautagai, apaizgai hitzetan bezala, baina zalantza dut atzizki horrek ez duen "izango dena" esan nahi eta "eligible" hitzak "izan daitekeena".<br><br></div><div>Erabiltzailegai zuzena al da? Ez? Beste ideiarik?<br><br></div><div>Eskerrik asko, <br><br>Ane<br></div></div>
</blockquote></div><br></div>
</body>