<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=utf-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
Zuk emanikako bi erlatiboetan lehenbizikoa bakarrik da gramatikala,
bigarrena, berriz, ez (aposizioan doan sintagmak numero
komunztadurak ez baitu atxikitzen, jadanik mezuetan azpimarratua
izan den bezala).<br>
Halere, gramatikala izanagatik, delako erlatiboa (<b>Badira egunak
goizean jaikitzea kostatzen zaidanak</b>) euskaldun anitzentzat
bitxi baino bitxiago da, eta zuretzat ere dudatzeko modukoa. <br>
Bi arrazoi badira horretako: lehenbizikoa, erlatibatzeko eskalari
dagokiona (eta nire ustez, kasu honetan hain garrantzizkoa ez dena),
eta bigarrena, komunztadura jokoetan oinarritzen dena (ene iduriko,
kasu honetan pisua izan dezakeena). Kontua da, batzuetan euskaldunen
belarriak gramatika arruntak eskatzen dituen komunztadura legeak ez
dituela ongi hartzen. Holako egoera, perpaus erlatiboetan bereziki
agertzen da, burua pluralekoa izanik, perpaus erlatiboko azken
aditzak (-<i>en</i> atzizkia hartzen duena) pluraleko morfologiarik
ez duenean. Horrela gertatzen da zure adibidean : <i>egunak </i>pluralean
da, baina <i>zait </i>aditzean pluraleko morfologiarik ez da.
Bistan dena, pluraleko morfologia eman daiteke : <i>zaizkit</i>
erabiliz, orduan (<b>Badira egunak goizean jaikitzea kostatzen
zaizkidanak</b>). Zorigaitzez, horrela eginez, gramatika beste
zerbaitetan zaurtzen da: izan ere, adibidean <i>kostatu </i>aditzari
dagokion argumentu absolutiboa singularrean da (... <i>jaikitzea</i>),
eta nekez beraz, aditz laguntzailea <i>zaizkit </i>izan daiteke.
Halere, ez ninteke harri, zenbait euskaldunek bi erran-moldeen
artean bat hautatu behar-eta, bigarren hau hobesten balute,
lehenbizikoa baino. Menturaz, beste ingurumen batzuetan aiseago
onartzen ditugu holako urraketak. Adibidez, gramatikalariek gustukoa
dute Mitxelenak behin, xerkatzen zituen argitasunak aipu zituelarik
erran zuen hura : <i>ez ditut aurkitu bila nenbiltzanak. </i>Mitxelenak
argi zuen morfologiaren aldetik munstro bat zela <i>nenbiltzan </i>forma,
bi absolutibo-indize, beren artean loturarik gabekoak, baitauzka
adizkerak (<i>n</i>- alde batetik, 1. pertsona singularreko
subjektuari dagokiona, eta -<i>tza</i>- pluraleko indizea bestalde,
sintagma erlatibatuari doakiona. <i>Ibili </i>aditza NOR-ZER
aditza balitz bezala! Eta bizkitartean, anitz euskaldunentzat,
gehienentzat seguraz ere, naturalago da holako perpaus batean forma
desgramatikala (<i>ez ditut aurkitu bila nenbiltzanak</i>),
gramatikala baino (<i>ez ditut aurkitu bila nenbilanak</i>).<br>
Dena den, testu tradizioan zuk agertu bezalako ingurumenetan holako
zailtasunen saihesteko bidea aurkitzen da, <i>non</i> izenordain
erlatibo gisa erabiliz (<i>zeinetan </i>ere balia daiteke, baina
markatuago bide da): <b>Badira egunak non goizean jaikitzea
kostatzen
baitzait </b>(edo<b> zaidan</b>). Uste dut, gorabehera
estilistikoak kontuan hartzen ez badira, perpaus hori euskaldun
guziek aise eta minik hartu gabe adi dezaketen.<br>
Hona horrelako bi adibide Etienne Salaberryren '<i>Ene sinestea</i>'
idazlanetik ateraiak:<br>
<i><span class="bilatua">Badira</span></i><i> </i><i><span
class="bilatua">egunak</span></i><i> <b>nun </b>arbia <b>baita
</b>gizonaren jateko hauta.</i><i><br>
</i><i><span class="bilatua">Badira</span></i><i> </i><i><span
class="bilatua">egunak</span></i><i> <b>nun </b>ahurtaraka
burutik beheiti heldu <b>baitzaikigu</b>, ahoaren bete, hauts
ilun hilikia.<br>
</i>Batzuetan <i>non </i>izenordaina ken daiteke <i>bait- </i>bakarrik
erabiliz. Hona Piarres Larzabalen antzerki bateko (<i>Senperen
gertatua) adibide bat</i> (Iparraldeko belarri batentzat argi eta
sinplea da perpausa, baina ez dakit hala gertatzen den Hegoaldekoen
belarrietan):<br>
<i><span class="bilatua">Badira</span> <span class="bilatua">mementoak</span>,
Jana Mari, eginbideari behatu behar <b>baita</b>, aiherkundeak
bere gisa utziz<br>
<br>
</i>Barkatu hain luze idatzirik. <i><br>
<br>
</i><br>
<div class="moz-cite-prefix">Le 06/11/2015 09:39, Laxaro a écrit :<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAPDSWmOAJXqh868wm2RmvKsJDgdJtOMETimCMr-D_fn504rFug@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">
<div>
<div>Eskerrik asko erantzuteko lana hartu duzuen guztioi.<br>
</div>
Argi dagoena da zalantza ez dela nirea bakarrik. <br>
Eta beste era baten idatz daitekeela egia den arren, zenbaitek
proposatu bezala, esaldia idatzi duenaren eta zuzentzailearen
arteko norgehiagoka da azkenean. <br>
</div>
Segi bizkor.<br>
</div>
<div class="gmail_extra"><br>
<div class="gmail_quote">Nerea Korta<span dir="ltr"><<a
moz-do-not-send="true" href="mailto:kortitx@gmail.com"
target="_blank"><a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:kortitx@gmail.com">kortitx@gmail.com</a></a>></span> igorleak
hau idatzi zuen (2015(e)ko azaroak 6 09:35):<br>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0
.8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex">
<div dir="auto">
<div>Ez dakit zein den kasua, baina nik aldatu egingo
nuke:</div>
<div>Zenbait egunetan ohetik jaikitzea kostatzen zait.</div>
<div>
<div class="h5">
<div><br>
</div>
<div><br>
<br>
</div>
<div><br>
El 5 nov 2015, a las 18:34, JMN JMN <<a
moz-do-not-send="true"
href="mailto:aupaurrera@gmail.com" target="_blank"><a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:aupaurrera@gmail.com">aupaurrera@gmail.com</a></a>>
escribió:<br>
<br>
</div>
<blockquote type="cite">
<div> Hala ere, bi esaldiek "erdararen" morrontza
dutelakoan nago.<br>
<br>
<div>2015/11/05 17:57(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite">
<div>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“kostatzen
zait” aditzaren argumentuak “JAIKITZEA”
eta “NIRI” dira. Beraz: ZAIT.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“Egunak”
ez dira “kostatzen zait” aditzaren
argumentu, eta beraz, berriro ere,
“kostatzen zait” aditzak ez du zertan
pluralean joan.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Baina
“...kostatzen zaidanak” erlatibozko
esaldia “egunak” sintagmaren aposizioa da,
eta numeroaren komunztadura bete behar du.
Honela, beharbada, garbiago ikusten da
(erlatibo marka bitxia onartzen bazait):</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">
Badira egunak, goizean jaikitzea kostatzen
zaidanekoak.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Dena
dela, nik ez nuke “-neko” erlatiboa
ipiniko.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Asier
Larrinaga</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<div>
<div style="border:none;border-top:solid
#b5c4df 1.0pt;padding:3.0pt 0cm 0cm 0cm">
<p class="MsoNormal"><b><span
style="font-size:10.0pt;font-family:"Tahoma","sans-serif";color:windowtext"
lang="EU">From:</span></b><span
style="font-size:10.0pt;font-family:"Tahoma","sans-serif";color:windowtext"
lang="EU"> JMN JMN [<a
moz-do-not-send="true"
href="mailto:aupaurrera@gmail.com"
target="_blank"><a class="moz-txt-link-freetext" href="mailto:aupaurrera@gmail.com">mailto:aupaurrera@gmail.com</a></a>]
<br>
<b>Sent:</b> jueves, 05 de noviembre
de 2015 17:49<br>
<b>To:</b> <a moz-do-not-send="true"
href="mailto:itzul@postaria.com"
target="_blank">itzul@postaria.com</a><br>
<b>Subject:</b> Re: [itzul] Zalantza</span></p>
</div>
</div>
<p class="MsoNormal"> </p>
<p class="MsoNormal"
style="margin-bottom:12.0pt">Pluralean
bada... "zaizkidanak" izango da, ez? Edo
gaizki ulertu dut?<br>
<br>
</p>
<div>
<p class="MsoNormal">2015/11/05 17:43(e)an,
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak
idatzi zuen:</p>
</div>
<blockquote
style="margin-top:5.0pt;margin-bottom:5.0pt">
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">“goizean
jaikitzea kostatatzen zaidanak” aposizio
bat da, “egunak” izenarena.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Egunak
pluralean, aposizioa pluralean.</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d">Asier
Larrinaga</span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-size:11.0pt;font-family:"Calibri","sans-serif";color:#1f497d"> </span></p>
<div>
<div style="border:none;border-top:solid
#b5c4df 1.0pt;padding:3.0pt 0cm 0cm 0cm">
<p class="MsoNormal"><b><span
style="font-size:10.0pt;font-family:"Tahoma","sans-serif";color:windowtext"
lang="EU">From:</span></b><span
style="font-size:10.0pt;font-family:"Tahoma","sans-serif";color:windowtext"
lang="EU"> JMN JMN [<a
moz-do-not-send="true"
href="mailto:aupaurrera@gmail.com"
target="_blank"><a class="moz-txt-link-freetext" href="mailto:aupaurrera@gmail.com">mailto:aupaurrera@gmail.com</a></a>]
<br>
<b>Sent:</b> jueves, 05 de noviembre
de 2015 17:39<br>
<b>To:</b> ItzuL<br>
<b>Subject:</b> Re: [itzul] Zalantza</span></p>
</div>
</div>
<p class="MsoNormal"> </p>
<p class="MsoNormal"
style="margin-bottom:12.0pt">Kostatzen
dena jaikitzea da.<br>
Bigarrena.<br>
<br>
<br>
</p>
<div>
<p class="MsoNormal">2015/11/05
17:28(e)an, Laxaro igorleak idatzi zuen:</p>
</div>
<blockquote
style="margin-top:5.0pt;margin-bottom:5.0pt">
<div>
<div>
<div>
<div>
<p class="MsoNormal">Zalantza bat
daukat:<br>
<b>Badira egunak goizean
jaikitzea kostatzen zaidanak /
</b></p>
</div>
<p class="MsoNormal"><b>badira
egunak goizean jaikitzea
kostatzen zaidana</b></p>
</div>
<p class="MsoNormal">Bietan zein
hobetsiko zenukete? Niri belarriak
lehenbizikoa onartzen dit baina ez
nago seguru.</p>
</div>
<p class="MsoNormal">Eskerrik asko
aurrez<br clear="all">
</p>
<div>
<div>
<div>
<div>
<p class="MsoNormal"><br>
-- </p>
<div>
<p class="MsoNormal">Laxaro</p>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
<p class="MsoNormal"
style="margin-bottom:12.0pt"><br>
<br>
<br>
</p>
<div class="MsoNormal"
style="text-align:center" align="center">
<hr style="color:#909090" align="center"
noshade="noshade" size="1" width="99%"></div>
<table style="border-collapse:collapse"
border="0" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tbody>
<tr>
<td style="padding:0cm 11.25pt 0cm
6.0pt">
<p class="MsoNormal"><a
moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank"><span
style="text-decoration:none"><img
moz-do-not-send="true"
src="http://static.avast.com/emails/avast-mail-stamp.png"
alt="Avast logo" border="0"></span></a></p>
</td>
<td style="padding:.75pt .75pt .75pt
.75pt">
<p><span
style="font-family:"Calibri","sans-serif";color:#3d4d5a">El
software de antivirus Avast ha
analizado este correo
electrónico en busca de virus. <br>
<a moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank">www.avast.com</a>
</span></p>
</td>
</tr>
</tbody>
</table>
<p class="MsoNormal"> </p>
<table
style="width:100.0%;border-collapse:collapse"
border="0" cellpadding="0" cellspacing="0"
width="100%">
<tbody>
<tr>
<td style="padding:.75pt .75pt .75pt
.75pt">
<p class="MsoNormal"> </p>
</td>
<td
style="width:273.0pt;background:#13206e;padding:0cm
0cm 0cm 0cm" width="364">
<p class="MsoNormal"
style="text-align:right"
align="right"><a
moz-do-not-send="true"
href="http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/"
target="_blank"><span
style="text-decoration:none"><img
moz-do-not-send="true"
src="http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg"
border="0" height="90"
width="364"></span></a></p>
</td>
<td
style="width:273.0pt;background:#13206e;padding:0cm
0cm 0cm 0cm" width="364">
<p class="MsoNormal"><a
moz-do-not-send="true"
href="http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/"
target="_blank"><span
style="text-decoration:none"><img
moz-do-not-send="true"
src="http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg"
border="0" height="90"
width="364"></span></a></p>
</td>
<td style="padding:.75pt .75pt .75pt
.75pt">
<p class="MsoNormal"> </p>
</td>
</tr>
</tbody>
</table>
</blockquote>
<p class="MsoNormal"
style="margin-bottom:12.0pt"><br>
<br>
</p>
<div class="MsoNormal"
style="text-align:center" align="center">
<hr style="color:#909090" align="center"
noshade="noshade" size="1" width="99%"></div>
<table style="border-collapse:collapse"
border="0" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tbody>
<tr>
<td style="padding:0cm 11.25pt 0cm
6.0pt">
<p class="MsoNormal"><a
moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank"><span
style="text-decoration:none"><img
moz-do-not-send="true"
src="http://static.avast.com/emails/avast-mail-stamp.png"
alt="Avast logo" border="0"></span></a></p>
</td>
<td style="padding:.75pt .75pt .75pt
.75pt">
<p><span
style="font-family:"Calibri","sans-serif";color:#3d4d5a">El
software de antivirus Avast ha
analizado este correo electrónico
en busca de virus. <br>
<a moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank">www.avast.com</a>
</span></p>
</td>
</tr>
</tbody>
</table>
<p class="MsoNormal"> </p>
</div>
<table
style="border-collapse:collapse;border:none"
border="0" width="100%">
<tbody>
<tr>
<td> </td>
<td
style="background:#13206e;text-align:right;width:364px;padding:0px;margin:0px"><a
moz-do-not-send="true"
href="http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/"
target="_blank"> <img
moz-do-not-send="true"
src="http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg"
height="90" width="364"></a></td>
<td
style="background:#13206e;text-align:left;width:364px;padding:0px;margin:0px"><a
moz-do-not-send="true"
href="http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/"
target="_blank"> <img
moz-do-not-send="true"
src="http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg"
height="90" width="364"></a></td>
<td> </td>
</tr>
</tbody>
</table>
</blockquote>
<br>
<br>
<br>
<hr
style="border:none;color:#909090;background-color:#b0b0b0;min-height:1px;width:99%">
<table
style="border-collapse:collapse;border:none">
<tbody>
<tr>
<td style="border:none;padding:0px 15px 0px
8px"> <a moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank"> <img
moz-do-not-send="true"
src="http://static.avast.com/emails/avast-mail-stamp.png"
alt="Avast logo" border="0"> </a> </td>
<td>
<p
style="color:#3d4d5a;font-family:"Calibri","Verdana","Arial","Helvetica";font-size:12pt">
El software de antivirus Avast ha
analizado este correo electrónico en
busca de virus. <br>
<a moz-do-not-send="true"
href="https://www.avast.com/antivirus"
target="_blank">www.avast.com</a> </p>
</td>
</tr>
</tbody>
</table>
<br>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
<br>
<br clear="all">
<br>
-- <br>
<div class="gmail_signature">Laxaro<br>
</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>