<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8"></head><body ><div>Aupa!</div><div><br></div><div>Nola eman behar dira koordenatu geografikoak?</div><div><br></div><div>Adibidez, 43¤ 15' 45.3" N edo 43¤ 15' 45,3 N?</div><div><br></div><div>Nik lehenengoa hartuko nuke. N ingelesez utziz gero, puntua jarri behar litzatekeela iruditzen zait. "Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak" argitalpenean azaltzen da koordenatuen inguruko zerbait, baina ez puntu edo koma behar lukeen. Koordenatu horiek emateko modua arauturik omen dago nazioarteko sisteman, ordea...</div><div><br></div><div>Zer deritzozue?</div><div><br></div><div>Milesker aldez aurretik!</div><div><br></div><div>Belen</div><div><br></div><div><br></div><div><br></div><div><div style="font-size:9px;color:#575757">Samsung Mobiletik bidalita</div></div></body></html>