<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8">
</head>
<body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">
Arazoak ditut Xuxen 5 bertsio hau instalatzeko nire Mac-eko LibreOffice 5ean (sistema eragilea: OSX 10.11.1; LibreOffice bertsioa: 5.0.2). Bi ordenagailutan probatu dut (lanean eta etxean) eta bietan daukat arazo bera.
<div class=""><br class="">
</div>
<div class="">Plugin-a instalatzen hasten da; baina zintzilikatuta geratzen da, ez atzera eta ez aurrera :-(</div>
<div class=""><br class="">
</div>
<div class="">Pentsatu dut, akaso, jende gehiagok ere izango duela arazo hori eta horregatik azaltzen du dut hemen, ea norbait argibideren bat emateko moduan dagoen.</div>
<div class=""><br class="">
</div>
<div class="">Eskerrik asko, aldez aurretik.</div>
<div class=""><br class="">
<div apple-content-edited="true" class="">
<div style="color: rgb(0, 0, 0); letter-spacing: normal; orphans: auto; text-align: start; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: auto; word-spacing: 0px; -webkit-text-stroke-width: 0px; word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">

Ondo-ondo bizi.</div>

<br class="">

<b class="">Jabier Zabaleta</b>
<div class="">Orioko Udaleko euskara teknikaria</div>
<div class=""><a href="mailto:euskara@orio.eus" class="">euskara@orio.eus</a></div>
<div class="">943 830 346 —>8</div>
<div class=""><br class="">
</div>
</div>
</div>
</div>
<br class="Apple-interchange-newline">
</div>
<br class="Apple-interchange-newline">
<br class="Apple-interchange-newline">
</div>
<br class="">
<div>
<blockquote type="cite" class="">
<div class="">El 2015 aza. 10, a les 12:55, Saroi Jauregi Aiestaran <<a href="mailto:s.jauregi@elhuyar.com" class="">s.jauregi@elhuyar.com</a>> va escriure:</div>
<br class="Apple-interchange-newline">
<div class="">
<p dir="ltr" class="">Kaixo, lagun:</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class=""><a href="http://xuxen.eus/" class="">Xuxen 5</a> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat interesgarri izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class=""><b class="">Bi hamarkada</b> joan dira dagoeneko<b class=""> Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik</b>. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu
bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren<b class=""> hainbat bertsio sareratu dira</b>, eta,<b class=""> ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek</b>.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek<b class=""> Xuxen 5</b> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (<a href="http://xuxen.eus/bertsioak" class="">xuxen.eus/bertsioak</a>).</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Euskaltzaindiaren<i class=""> Hiztegi Batu</i>ko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft Office-rako sortu dugun
azken zuzentzaileak<b class=""> proposamen ortografiko, lexiko eta gramatikal eguneratuak</b> egin ditzan.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class=""><a href="http://xuxen.eus/" class="">Xuxen 5</a>-ek, idazten ari garela,<b class=""> gorriz azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak</b>:<i class=""> zihur</i>,<i class=""> xagu</i>,<i class=""> iharduera, akanpaleku, konbidatu</i>…
Eta horiek nola zuzendu proposatzen digu.<br class="">
</p>
<p dir="ltr" class="">Bestalde,<b class=""> berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan</b>, hala nola<i class=""> bordatu</i>,<i class=""> fondo, nahastu, ainitz</i>… Eta Euskaltzaindiak<i class="">
Hiztegi Batu</i>an hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.<br class="">
<br class="">
</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Azkenik,<b class=""> zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du</b>:<i class=""> gosea daukat</i>,<i class=""> ikusiko gara</i>…<br class="">
</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class=""><b class="">Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest</b> dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu bat idazten
ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko<b class=""> pluginak berritu</b> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:</p>
<p dir="ltr" class="">· <a href="http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice" class=""> Openoffice/Libreoffice</a></p>
<p dir="ltr" class="">· <a href="http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak" class=""> Web-nabigatzaileak (</a>Firefox, Chrome eta Internet Explorer)</p>
<p dir="ltr" class="">· <a href="http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign" class=""> InDesign CS6 MAC</a></p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Eta, jakina,<a href="http://xuxen.eus/" class=""> xuxen.eus</a> webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta proposamen eguneratuak egin ditzan.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu zuzentzailearen bertsio guztiak:<a href="http://xuxen.eus/bertsioak" class=""> xuxen.eus/bertsioak</a>.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class="">Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan aurkituko dituzu:<a href="http://xuxen.eus/eskuliburua" class=""> xuxen.eus/eskuliburua</a>.</p>
<div class=""> <br class="webkit-block-placeholder">
</div>
<p dir="ltr" class=""><a href="http://xuxen.eus/" class="">xuxen.eus</a> webgunean erregistratzen direnek (<a href="http://xuxen.eus/erregistratu" class="">xuxen.eus/erregistratu</a>), gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
helbide elektronikoan.<br class="">
<br class="">
<br class="">
</p>
<p dir="ltr" class=""><br class="">
</p>
<p dir="ltr" class=""><b class="">Saroi Jauregi Aiestaran </b><br class="">
<font color="#666666" class="">KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA</font><br class="">
<b class=""><a href="mailto:s.jauregi@elhuyar.com" class=""><font color="#666666" class="">s.jauregi@elhuyar.com</font></a></b><font color="#666666" class=""> </font><br class="">
<font color="#666666" class="">Tel.: 943363040 | luzp.: 214</font> </p>
<p dir="ltr" class=""><font color="#666666" class="">Zelai Haundi, 3 </font><br class="">
<font color="#666666" class="">Osinalde industrialdea</font><br class="">
<font color="#666666" class="">20170 Usurbil </font></p>
<p dir="ltr" class=""><b class=""><a href="http://www.elhuyar.eus/" class=""><font color="#3a75c4" class="">www.elhuyar.eus</font></a></b></p>
<p dir="ltr" class=""><font color="#888888" class=""><font size="1" class="">Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.</font></font><br class="">
<font color="#00ff00" class=""><font size="1" class="">Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.</font></font><br class="">
</p>
</div>
</blockquote>
</div>
<br class="">
</div>
<br>
<hr>
<font face="Arial" color="Blue" size="2">Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.<br>
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.<br>
</font>
</body>
</html>