Ni ere saiatua naiz bereizkuntza horren ingurukoak maiseatzen; SENEZen, besteak beste.
Labur-labur hemen:
Izen-sintagmei zuzenean (tartean beste postposiziorik ez dela) eransten zaion -KO postposizioa lokatibo delakoarekin lotu ohi dugu (alde batera utzirik NOLAKO adierakoak), baina nik nahiago dut esan nola edo halako kokapena adierazteko baliatzen dugula joskera hori: oinarrian, bistan da, leku-kokapena dugu, baina, haren proiekzioz, baita denbora, erakundea, arloa eta abar ere.
Beraz, kokapen horren ideiak zilegiztatzen du semantikoki, nola edo halako "espazio" fisiko nahiz mental baten irudikapenak, dena delako sintagman -KO hori agertzea. Hori, kontu orokorrari dagokionez. (Jakina, erdaraz denak berdin "de" izatea da arazoaren eragile nagusietarikoa, zenbaitek itsusitzat jotzen badu ere bistakoa den hori bistaratzea).
Bada, ordea, erabilera desegoki nabarmenekin batera, "erakarpenezko"tzat-edo jo daitekeen kutsadura bat, -EN genitiboarekiko lehia bortitza sortzen duena, haren lekua hartzeraino. Hara: posposizioa baliatuz izenlagun bihurtu nahi dugun izena nabarmen lekuzkoa bada, leku-adierazpenetan erabiliko denez maizenik, horren inertziaz "gehiago pentsatu gabe"-edo, -KO postposiziora jotzen du automatiko hainbatek, -EN genitiboaren aukera burutik pasatu ere gabe noski.
Hortik, nik uste, nahaste edo ordezte hori. Areago, izenlagun horrekin doan izena bera ere "espazio" adierakoa bada: "Afrikako mapa" ["Afrikaren mapa" adierazteko], edota, toponimoa bezain nabarmen "leku" huts ez den izen batekin: "gure bihotzeko mapa" ["gure bihotzaren mapa" adierazteko].
Kutsadura bertsua eragiten du, zenbait testuingurutan, analogiak: "elkarteko lehendakaria" > "elkarteko zuzendaria" ["elkartearen zuzendaria" adierazteko, hots, "elkartea zuzentzen duena", eta ez "elkartean auskalo zer zuzentzen duena"]. Izan ere, analogiak analogiak, desberdinak dira bi izenon jokoak: zuzendariak elkartea zuzentzen du (edo behar luke), eta lehendakariak, berriz, ez du ez elkartea ez besterik *lehenda(ka)tzen.
Hala, bi ikuspegiak lehian daudekeen gehienetan, -KO nagusitu ohi da, aukeran, kasu eta hizkera gehienetan: "etxeko/autoko giltzak". Bereizkuntzak, hala ere, hor dirau berez: "katedralaren hormak/ateak" vs "katedraleko hormak/ateak". Ez dabil "erakarpen"-mekanismo beretik oso urruti "Eibarko herria" moldeko joskera, "Eibar herria" aposizio teorikoaren ordez guztiok normal darabilguna (oroimenak huts egiten ez badit, hala ere, "Eibarren errixa" dakar antzinako bando zaharrak: erdarazko "(pueblo) de (Eibar)" preposizio berezi, esanahirik gabekoaren ordain gisa zein postposizio aukeratu inoiz zalantzan ibili ez ote garen iradokiz).
Bietara irudikatzen diren izenen kasuan ere, "espazio" adierak erakarri-edo egiten du -KO atzizkia, ia-ia -EN genitiboaren lekua guztiz hartzeraino zenbaiten mintzamoldean, bereizkuntza galaraziz: "gobernuko aginduak" ["gobernuaren aginduak" adierazteko].
Azken sail horretakoak dira kiroletako adibideok, baina kutsadura larriagotzen duen kontu batekin: "Oiartzun" zein "Brasil", oinarrian eta maizenik, toponimo dira, eta eratorria da beste adiera, hots, "Brasil", "Oiartzun" = "herri horren izen bera duen kirol-taldea". Horrekin loturik, (kutsatzearen) alde berera tiraka, -EN genitiboak eta -N lokatiboak forma bera hartzen dute halako askotan: "Brasilen", "Oihartzunen"... Horregatik guztiagatik, "talde" izen arrunta esplizitatzera jotzen du askok, garbi utzi beharrez ez dela hor "herri" adiera ulertzekoa: "Hondarribia taldearen gola/garaipena/entrenatzailea".
Barka laburpena luzeegi bada.
Aupa, itzulkideok
aspalditxoan bakea eman dizuet harrikada honekin, baina...
1)
Oiartzungo entrenatzailea
(nesken talde
nagusiarena)
nor ote da?
Jon Alkorta
Ba ote?
Bai, bai, Jon Alkorta da,
baina ez da Oiartzungoa
Errenteriakoa
baizik.
Beraz, hobeto
Oiartzunen entrenatzailea,
ezta?
Ondo ote legoke
Oiartzungo entrenatzaile
errenteriarra?
Ez ote legoke hobeto
Oiartzunen entrenatzaile
errenteriarra?
2)
xx. minutuan
iritsi zen
Brasilgo gola
Non jokatu
zen partida?
Brasilen ala
handik
kanpo?
Nork sartu
zituen
Brasilgo golak?
Brasilek?
Venezuelak?
Brasilek
bereak (Brasilen
golak)
Venezuelak
berea
(Venezuelaren gola)
Guztiak ere
Brasilgo
golak, ez ordea Brasilenak.
Gustura irakurriko ditut iritziak, inork esatekorik /gogorik
badu.
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz