Kaixo, arratsalde on:
Gutxitan hartzen dut parte foro honetan. Gehienetan erabniltzen dut itzulpenak kopiatzeko. Baina bitxia iruditu zait kontua, zeren kontextu errealean "externalizar" aditza erabiltzen denean, zerbitzu publiko bat (edo parte bat) erakunde pribatu baten esku uztea izaten da. Hau da, nahiko termino ideologizatua da, neski; eta erabilera ere ideologizatua da. Beraz, zure itzulpen zerbitzua eskatu dizunak zer esan nahi duen hori kontuan hartu beharko zenuke, nik uste. Edo, "pribatizatu" aditza aukeran ere aztertzea. 
Zer da kanpo-erakunde bat? Kanpoan badago, nondik begiratuta izanen zen erreferentzia, beraz, barneko antolakundeak izanen ziren baliatzen dituzunak zeure antolamenduan eta kanpoko erakundeak zure antolamenduan barnekoak ez direnak. Alde horretatik, enpresa pribatuak esternalizatu ere egiten du, ohiko lana delako, zerbitzuen salerosketetan, antolamenduan baliabide propioak ez dituenean. Erakunde publikoak baliabide propioak ez dituenean, esternalizatu egiten du, pribatu bihurtuz edo erdi pribatu bihurtuz (esan nahi da kudeaketa erakunde pribatizatu batek eginikoa da eta erakunde publikoak titulartasuna izaten segitzen du).
Politikoki teknikoagotzat joko nuke esternalizar, ez kezkagarria, "polita". Pribatizazioari erreferentzia egiten dionak, berriz, publikoaren eta pribatuaren arteko muga islatzen du, beraz, politikoagoa da, arduragarriagoa.
Niri egokiagoa iruditzen zait: "zerbitzu publikoak kanpo-erakunde baten esku utzi", errealagoa semantikaren eta pragmatikaren aldetik, beharbada, erreferentzialagoa. Esternalizatu, deskokatze (deslocalización) eta halako itzulpenak, zehaztasun eskasekoak iruditzen zaizkit gehienetan, testuinguruak argitzen ez dizkizutenean. Bigarren hori "internazionalizar" aditzaren esanahian ere ikusi dut, baina benetako egoera, bestea zen.
Bittor Abarzuza
Egun on:
Externalizar aditza itzuli behar dut, testuinguru honetan: externalizar los servicios públicos. Hau da, zerbitzu publikoak (edo haien kudeaketa) kanpoko beste norbaiten esku uztea izango litzateke, gutxi gorabehera.
Perifrasira jotzea izan daiteke aukera bat (zerbitzu publikoak kanpo-erakunde baten esku utzi, adibidez), baina bururatzen zaizue aditz bakarrean emateko modurik? Kanporatu ikusi dut, baina anbiguo samarra iruditzen zait (zerbitzuak kanporatu?).
Zer iruditzen zaizue esternalizatu?
Eskerrik asko,
Amaia