Zuri irakurtzeak, Juan, beti dakar atsegina.
Bakartxo
> Message du 07/01/16 12:52
> De : "Juan Garzia Garmendia" <juangarzia@gmail.com>
> A : "ItzuL" <itzul@postaria.com>
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Nik neuk ez dut uste kasu horiek guztiak berdintzekoak direnik "(hurrengo) igande(ra) arte" edo "datorren urte(arte)".
Garbiena, "Gabonak", bere plural eta guzti izen berezien sailekotzat hartzekoa baitirudi.
Orduen kasua ere berezia da, aski bistakoa denez.
Oker ez banago zera da gakoa: "Gabon" eta "bost" ez direla izatez denborazko erreferentziak... "-ak" hori ez badaramate.
"Igande", "urte" eta abarrak, berriz, bai. Eta haietaz zen auzia, ezta?
Beraz, nik uste, lehenean gaude, eta kasu berezi horiek ez dute pisurik kasu arruntari buruzkoa aldatzeko. Singularra pluralaren analogiara biltzea bera ere bitxia litzateke, baina hori ere ez da, ez baita pluraltasuna kasuok definitzen dituena, izen berezien jiteko erreferentzia baizik.
Alegia, "datorren urtia arte" esaten dela sinetsi beharko nukeela nik behintzat neure astotik jaitsi edo erortzeko.
Jakina, "urte" eta antzekoekin ere bada BESTE aukera, hots, [IS (+ aditza) + arte]:
"Berunezko Urteak (heldu) arte"
"Juizioko Eguna (heldu) arte"
Nik uste, aditzaren elipsiarekin loturik daude halakoak:
"Ihauteriak/Gabonak (heldu) arte"
"Bostak (jo) arte"
Aldiz, "datorren igande/urte arte" ez da eratua, noski.
Eta, pluraletara bagatoz, nik dakidala, "datozen igandeak/urteak arte" ez da esapide arrunta...
> Nire mezuetan azpimarratu nahi nuena da badirela datuak "arratsaldea arte" egitura "arratsaldera arte" egituraren eratorritzat jotzen duen analisia berrikustea eskatzen dutenak. Funtsean, bi dira datu-multzoak:
> - "Gabonak arte", "datorren hileko lehen egunak arte" erakoak. Baliteke analogiaz sortuak izatea.
> - Orduak: "arratsaldeko bostak arte". Ereduzko Prosa Gaurreko datuen arabera, sistematikoa da "Xak arte" eredua, eta "Xetara arte" eredua ez da existitzen.
> Bigarren multzo hori pisuzko argudioa iruditzen zait "IZENA-artikulua ARTE" egituraren "jatortasuna" berriro aztertzeko.
> Asier Larrinaga Larrazabal
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola@ehu.eus]
> Sent: osteguna, 07 de urtarrila de 2016 00:08
> To: itzul@postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
> > Orduak ahaztu barik:
> > arratsaldeko hirurak arte
> > hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
> Kaixo, Asier:
> Aurretik esandakoaren arabera, honela behar luke, ala?:
> arratsaldeko hiruretara arte
> hamabietatik ordu batera arte (singularrean)
> Lehenengoa, behintzat, niri arraro samarra iruditzen zait, baina ez dakit...
> Xabier.