Kaixo, egun on:

Beti izaten dut zalantza bera, baina zerbatek txistu egiten dit eta gaizki. "Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión", baina aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. "Aukeran bizi gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas posibilidades de elección". Beraz "aukera(z)ko liburuak" izan daiteke itzulpenik logikoena. Baina, aldi berean, non dago prezioaren erreferentzia, jakintzat ematen al da?. Ez du erran nahi zenbait liburutan, horietarik baduzula aukeratzeko? (beraz: tituluak izan daitezke, gaiak...).

Libro de ocasión, bestalde, bigarren eskuko liburuak izaten dira edota prezio merkeko liburuak, prezio oneko liburuak. Ez ziren itzulpen hauek doiago izanen?

Mila esker