<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=utf-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
Han eta hemen begiratuta,
<a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="http://wikia.elika.eus/index.php/Elikagai-kilometroak"><http://wikia.elika.eus/index.php/Elikagai-kilometroak></a>
helbidean "elikagai-kilometroak" erabili dute, eta honako azalpen
hau dakar:<br>
<br>
<blockquote>Ingelesezko food miles terminoaren itzulpena da.
Termino hori erabili zen 1994an Britainia Handian egindako
azterketa batean, elikagaien ekoizpenean zenbat erregai fosil
erabiltzen ziren adierazteko. Kalkulu hori egiteko, ekoizpenetik
kontsumitzailearengana iritsi arteko petrolio-kontsumoa hartzen
da kontuan, eta haren baliokidea karbono-emisioetan. Barnean
hartzen du, beraz, elikagaien ekoizpenean, industria-eraldaketan
eta garraioan erabilitako energia. Elikagai-hornikuntzaren
inpaktu ekologikoa neurtzeko balio du. Geroago, beste proposamen
batzuk egin dira ingurumen-inpaktua neurtzeko metodologia
hobetzeko; adibidez, bizitza-zikloaren analisia.<br>
<p>
Kontzeptu horren erabilera lagungarria izan da gizartea, oro
har, konturatu dadin zein distantzia luzeak egiten dituzten
elikagaiek dendetara iritsi baino lehen, eta
kontsumitzailearentzat elikagaiaren jatorria irizpide bat
izaten has dadin elikagaia aukeratzeko orduan. Distantziaren
garrantzia nabarmentzeko, elikagai kilometrikoei buruz hitz
egin da maiz, jatorria kontsumo-puntutik oso urrun duten
elikagaiak aipatzeko.<br>
<br>
Nolanahi ere, kontzeptu horrek, modu partzialean neurtzen du
gizarte batek elikadura jasangarria duen ala ez, ez baititu
kontuan hartzen jasangarritasunaren beste kontzeptu batzuk,
hala nola ekonomian eta gizartean duen inpaktua.<br>
</p>
</blockquote>
<p>Horretaz gain, KontsumoBide Kontsumoko Euskal Institutuaren
dokumentu honetan
(<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/informacion/kb_oferta_formativa_talleres/eu_recursos/adjuntos/recurso_alimentacion_alimentacion_sostenible_eu.pdf">http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/informacion/kb_oferta_formativa_talleres/eu_recursos/adjuntos/recurso_alimentacion_alimentacion_sostenible_eu.pdf</a>)
"elikagai bidaiariak" erabili dute.<br>
</p>
<p><br>
</p>
<br>
<br>
<br>
<br>
2016/03/11 09:55(e)an, Leire Barazea igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:1028826501.12338566.1457686557265.JavaMail.yahoo@mail.yahoo.com"
type="cite">
<div style="color:#000; background-color:#fff;
font-family:HelveticaNeue, Helvetica Neue, Helvetica, Arial,
Lucida Grande, sans-serif;font-size:16px">
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_6456"><br>
</div>
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_10197"> Kaixo:<br>
</div>
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_6474"><br>
</div>
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_6462"> GKE eta gizarte
mugimenduen artean deoitzen zaie horrel urrunetik datozen
elikagaiei, gertu ekoiztutatakoekin kontrajarrita. Euskaraz bi
molde aurkitu ditut hori emateko: "elikagai kilometrikoak"
bata, eta "elikagai ibiltariak" bestea (jakinarazi didatenez,
bigarren molde hau batez ere haurrei zuzenduta eta, oro har,
elikagaik "gizartiatzen" dituzten marrazkiz lagunduta
erabiltzen ohi da, zango, beso eta aurpigiak ipiniz).</div>
<div dir="ltr" id="yui_3_16_0_1_1457683634068_10142"> Ez
dakit konbentzitzen nauten. Ezagutzen al duzue beste
aukerarik?</div>
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_10169"><br>
</div>
<div id="yui_3_16_0_1_1457683634068_10170"> Esker mila
aurrez.<br>
</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>