Lukainkarena ez zait niri batere arraro egiten; nik ere hala ulertu dut, ez lukainakarekin, baina luze ziren elikagaiak etorri zaizkit gogora.

Izena + izenondoa erabiltzearen kontra ez naiz, baina hizkuntza bakoitzak bere sistema du eta sistema horretan, molde batzuk besteak baino erabiliagoak dira eta argi da espainolez izena + izenondoa oso-oso ohikoa dela eta halakoak, euskaraz, maiz, aditzaren inguruan antolatzen direla, euskaraz aditzak espainolez baino presentzia handiago baitu.

Bakartxo

> Message du 11/03/16 12:08
> De : "Gotzon Egia" <gegia@gipuzkoa.eus>
> A : "ItzuL" <itzul@postaria.com>
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] Alimentos kilométricos

><meta />

Gaztelaniaz "alimentos kilométricos" esan badaiteke, ez dakit zergatik ez "elikagai kilometrikoak" euskaraz, non eta beste tradizio bat ez dagoen. "Urrunetik datozen elikagaiak", nire ustez, ez da izendapen bat, deskripzio bat baizik.

> Oro har, bat nator Xabier Aristegietarekin: euskaraz gehiago baliatu behar genuke «izena + izenondoa» moduko egitura.

> Alabaina, kasu zehatz honetan ez nago hain seguru. Dirudienez, gaztelaniazko alimentos kilométricos esamoldea sortu zen ingelesezko food miles terminotik eratorrita. Hona bi erreferentzia food miles terminoaz:

> https://sites.google.com/site/perpausa/tarea/izenondoa-eta-izenlaguna (euskaraz)
> https://en.wikipedia.org/wiki/Food_miles (ingelesez)

> Ohartu beharra dago ingelesezko terminoa «izenlaguna + izena» erakoa dela; alegia, miles dela, ez food. Aldiz, gaztelaniak «izena + izenondoa» egiturara ekarri nahi izan du, alimentos, alegia. Ingelesez, egitura horretarako dirudienez distant food erabiltzen da. Frantsesez, badirudi «aliments kilométriques» egitura parekoak ez duela, gaztelaniazkoaren aldean, arrakasta handirik izan, Googlen 111 aldiz besterik ez baita agertzen.

> Beraz, kasu honetan zalantza egingo nuke, ez ote den irtenbide hobea ingelesaren kopia egitea, urruneko elikagaiak, alegia. Uste dut azalpen ulergarriagoa ematen duela, ezer interpretatu beharrik ez duena. Aldiz, elikagai kilometrikoak ikusita, lehen begiratuan uler daiteke «luzeran neur daitezkeen elikagaiak», lukainka eta halakoak, esate baterako. Ez naiz adarra jotzen ari, benetan, lehen kolpean hori etorri zait gogora.

> Gotzon Egia
> gegia@gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

> Gipuzkoan

> euskaraz bizi eta lan egiten dugu