Arratsalde on, guztioi.

Magnitude fisikoen azpiindizeei buruz, hau dio EIMAk Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomenioak liburukian: " Zenbait kasutan, azpiindizeak nazioartean onarturiko laburdurak izan daitezke, eta, horrelakoetan, errespetatu egiten da notazio hori; dena dela, batzuetan, euskarazko laburdura ere erabiltzen da." Adibidez, energia zinetikoa Ek omen da, kinētikós hitzetik eratorria delako.

Inork ba al daki non kontsultatu daitekeen azpiindizea duen magnitude fisiko baten ikurra nazioartean adostuta dagoen edo ez, eta hala bada, nola eman behar den?

Ongi izan!