<html><body>
<p><font size="2" face="sans-serif">Eskerrik asko, Mirari; oso argigarria da zure mezua.</font><br>
<br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">...Hori behin eta berriz gertatu zaigunez eta solaskide berria aurkitzeko beti zailtasun handiak izan ditugunez, tartean, etsita, zuzenketak banan-banan bidaltzen jardun dugu, Google Maps-ek berak eskaini izan duen aukera baten bitartez (</font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>gaztelaniaz “Informar de un error” izena zuen aukera honek; ez naiz gogoratzen euskaraz zehatz-mehatz nola jartzen zuen; gaur egun ez dut aukera hori ikusten Google Maps-en sartzen naizenean</i></font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">): ...</font><br>
<br>
<font size="2" face="sans-serif">Bai, oraindik ere badago aukera hori:</font><br>
<br>
<font size="2" face="sans-serif">Google Maps - Bidali iritzia - Eman arazo baten berri</font><br>
<br>
<font size="2" face="sans-serif">Ondo izan.</font><br>
<ul style="padding-left: 0pt"><br>
<table border="0" cellspacing="0" cellpadding="0">
<tr valign="top"><td width="102" colspan="3" valign="middle"><img src="cid:1__=4EBBF54FDFB4EE238f9e8a93df9@donostia.eus" width="102" height="74" alt="Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria"></td><td width="282" valign="middle"><font size="1" color="#0A4D8E" face="Arial"><br>
Ales Bengoetxea Telletxea<br>
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea<br>
Tel: 943 483759<br>
</font><a href="http://www.donostiaeuskaraz.eus/"><font size="1" color="#0A4D8E" face="Arial">www.donostiaeuskaraz.eus</font></a></td></tr>
</table>
<ul style="padding-left: 3pt"></ul>
</ul>
<br>
<img width="16" height="16" src="cid:2__=4EBBF54FDFB4EE238f9e8a93df9@donostia.eus" border="0" alt="Inactivo - Ocultar detalles para "Alberdi Agirre, Mirari" ---24/06/2016 08:14:47---Egun on. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Polit"><font size="2" color="#424282" face="sans-serif">"Alberdi Agirre, Mirari" ---24/06/2016 08:14:47---Egun on. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik urteak daramatzagu Google-kin</font><br>
<br>
<font size="1" color="#5F5F5F" face="sans-serif">Nork: </font><font size="1" face="sans-serif">"Alberdi Agirre, Mirari" <m-alberdi@euskadi.eus></font><br>
<font size="1" color="#5F5F5F" face="sans-serif">Nori: </font><font size="1" face="sans-serif">'ItzuL' <itzul@postaria.com></font><br>
<font size="1" color="#5F5F5F" face="sans-serif">Data: </font><font size="1" face="sans-serif">24/06/2016 08:14</font><br>
<font size="1" color="#5F5F5F" face="sans-serif">Gaia: </font><font size="1" face="sans-serif">Re: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz</font><br>
<hr width="100%" size="2" align="left" noshade style="color:#8091A5; "><br>
<br>
<br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Egun on.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik urteak daramatzagu Google-kin harremanetan kontu honi irtenbidea emateko asmoarekin baina gure ahaleginek ez dute nahi genuen emaitza izan. Garai batzuetan izan ditugu solaskideak Google-n, bai Espainian eta baita Suitzan ere. Google Maps-en EAEko toponimian zuzenketak egiteko premia azaldu izan diegunean eta gure laguntza eskaini, harrera ona egin izan digute. Hainbat mezu trukatu ditugu haiei gure egoera ulertu arazteko, toponimoen erabilerari buruzko irizpideak azaltzeko eta haien zalantzak argitzeko: izen ofizialak, izen bikoitzak, osagai generikoarekin eta osagai generikorik gabe… Astiro-astiro joan gara dena azaltzen, adibideekin, eta harreman ona izan dugu haiekin. Baina zuzenketak gauzatzeko era zehazteko unea iritsi denean (zein formatutan bidali gure proposamenak, nori zuzendu, etab.) solaskidea “desagertu” egin da. Gure mezuei erantzuteari utzi egin dio eta berriz ere hutsetik hasi behar izan dugu.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Hori behin eta berriz gertatu zaigunez eta solaskide berria aurkitzeko beti zailtasun handiak izan ditugunez, tartean, etsita, zuzenketak banan-banan bidaltzen jardun dugu, Google Maps-ek berak eskaini izan duen aukera baten bitartez (</font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>gaztelaniaz “Informar de un error” izena zuen aukera honek; ez naiz gogoratzen euskaraz zehatz-mehatz nola jartzen zuen; gaur egun ez dut aukera hori ikusten Google Maps-en sartzen naizenean</i></font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">): herrien eta auzoen izen ofizialak aldatzeko informazioa bidali izan diegu (aldizkari ofizialetan argitaratutako iragarkien erreferentzia eta guzti), eta baita ibai eta erreken izenak, kaleenak, errepide eta bideenak zuzentzeko informazioa ere, kasu batzuetan, beharrezkoa iruditu zaigunean, egiten genuen proposamena zein irizpideri jarraituz arautu dugun azalduz.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Lan honek izan du bere emaitza: hainbat leku-izen zuzendu dituzte baina ez bidali dizkiegun guztiak, ezta gutxiagorik ere. Ez dakigu zein den arrazoia zuzenketa batzuk gauzatzeko eta besteak ez. Gainera, egin dituzten zuzenketak nabigatzailearen lehentasunezko hizkuntza euskara edo espainiera ez den beste hizkuntza bat denean ikusten dira, baina ez nabigatzailearen lehentasunezko hizkuntza espainiera denean. Horrek esan nahi du nabigatzailea gaztelaniaz duten erabiltzaile guztiek </font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><b><i>Abechuco, Mendivil, Barambio, Oquendo, Vitoriano, Murguía… (Araban), Motrico, Zumaya, Vergara, Arechavaleta, Azcoitia, Cestona… (Gipuzkoan), Arrancudiaga, Santurce, Lauquíniz, Plencia, Lejona, Baracaldo… (Bizkaian) </i></b></font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">bezalako izenak ikusten dituztela Google Maps erabiltzen dutenean. Hala ere, hauekin batera, badira izen zuzenak ere: </font><font size="3" color="#00B050" face="Calibri"><b>Ondategi, Goiain, Gazeta, Ezkerekotxa, Jauregi, Marieta-Larrintzar… (Araban), Garagartza, Angiozar, Loiola, Urretxu, Meaga, Amezketa… (Gipuzkoan), Autzagana, Eskerika, Getxo, Loiu, Meñaka, Isuskitza… (Bizkaian)</b></font><font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Google Maps-en ez dute irizpide argirik toponimiaren erabilerarako. Baina argi dagoena da, nabigatzailearen lehentasunezko hizkuntza espainiera denean, kasu askotan erabat zaharkituta dauden izenak, gaur egungo izen ofizialekin bat ez datozenak, erabiltzen direla.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Orain dela hilabete eskas jarri gara harremanetan azkeneko aldiz Espainiako Google-ko kontaktu batekin. Gaia azaldu diogu eta berak Google-n kontsultaren bat egin ondoren, hauxe da, hitzez hitz, jaso dugun erantzuna: </font><font size="3" face="Calibri">“respecto a Google Maps, no hay un equipo dedicado para hablar del tema que me comentaste. Lo mejor es contactar a través de estas instrucciones: </font><a href="https://support.google.com/maps/answer/3094088"><font size="3" color="#0000FF" face="Calibri"><u>https://support.google.com/maps/answer/3094088</u></font></a><font size="3" face="Calibri">”</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Beraz, oraingoan ere ez dugu harreman zuzenik izango Google-ko inorekin egin behar diren zuzenketez hitz egiteko, proposatzen ditugun aldaketak arrazoitzeko, izen bikoitzen erabilerari buruzko irizpideak finkatzeko…</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Behin Acadèmia Valenciana de la Llengua-ko lagun batekin hitz egin nuen gai honetaz. Berak esan zidan Valentziako autonomia erkidegoaren kasuan hedabideetan salatu zela Google Maps-ek egiten zuen toponimiaren erabilera. Biharamunean bertan, telefonoz deika ari omen ziren Google-tik arazoari irtenbidea emateko modua aztertzeko bilera eskatuz.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Hemen oraindik ez dugu horrelakorik egin eta ez dut uste aurrerantzean ere administrazioetatik egingo denik.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Leku-izenak banan-banan zuzentzeak eskatzen duen ahalegina izugarria da. Eta ahalegina eginda ere, inork ez digu ziurtatzen epe jakin batean zuzenketak gauzatuko direnik.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><b><i>Mirari Alberdi Agirre</i></b></font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>Hizkuntza Plangintzako teknikaria</i></font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza</i></font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila</i></font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"><i>Eusko Jaurlaritza</i></font><br>
<font size="3" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" face="Tahoma"><b>From:</b></font><font size="3" face="Tahoma"> Unamuno Plazaola Mario [</font><font size="3" face="Tahoma"><a href="mailto:m.unamuno@pamplona.es">mailto:m.unamuno@pamplona.es</a></font><font size="3" face="Tahoma">] </font><font size="3" face="Tahoma"><b><br>
Sent:</b></font><font size="3" face="Tahoma"> asteazkena, 2016.eko ekainak 22 09:07</font><font size="3" face="Tahoma"><b><br>
To:</b></font><font size="3" face="Tahoma"> 'ItzuL'</font><font size="3" face="Tahoma"><b><br>
Subject:</b></font><font size="3" face="Tahoma"> Re: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz</font><br>
<font size="3" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri">Eskerrik asko Kaiet, Ales…</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> Hala ere, ez dugu ezer lortu. Google maps euskaraz konfiguratuta nuen aurretik ere, baina kale eta abarren izenak gaztelaniaz jarraitzen dute.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> Alesek dion bezala, desastre huts agertzen dira errotulu horiek. Orain ezin, baina datorren astean saiatuko gara zuk diozun "eskulangintzan" aritzen.</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> Eskerrik asko, eta ondo izan. Aupa San Joan gaua!!!!</font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> </font><br>
<font size="3" color="#1F497D" face="Calibri"> Mario Unamuno</font>
<p><a href="http://www.euskadi.net/"></a>
<p></body></html>