Eskerrik asko, Gotzon.
Erronkariko landareei buruzko testu bat izanik, ezkanda jartzea erabaki dut, izen hori aski hedatua baita inguru hartan.
Ongi izan,
Amaia
Gari mota horren
euskarazko izenaren bila nabil. Nafarroako herri batzuetan, ezkanda,
ezkandia, gainzuri izendapenak erabiltzen dira, baina
jakin nahi nuke ea baden besterik. Hona hemen Wikipediako
Garien izenekin eta, oro har,
landareen izenekin tentuz ibili beharra dagoen arren (esan nahi
dut, izen zientifikoen, izen arrunten eta hizkuntza batetik
besterako izenen arteko harremanetan), uste dut euskaraz
aipatzen dituzun moduak egokiak izan daitezkeela.
Alde batetik, badirudi izen
horiek (ezkanda, ezkandia, gainzuri, baita galzuri ere,
esango nuke; begiratu OHEn http://tinyurl.com/zpk9tzk), Triticum
spelta motari dagozkiola; baina, bestaldetik, dirudienez mota
hori Triticum dicoccoides gari motaren bilakaera bat besterik ez
da.
Zoritxarrez, OHEk landareei
buruz (eta izaki bizidunei buruz, oro har) hitz egiten duenean
ez du espezieen izen zientifikorik ematen. Alabaina, kasu
honetan, galzuri sarreran arreta pixka batez begiratzen
baduzu, ikusiko duzu Andima Ibiñagabeitiak 1966an frantsesetik
egindako Bergiliren Idazlanak osorik: Unai-Kantak eta
Alor-Kantak itzulpenean épeautre (hau da, Triticum spelta) ematen duela
galtxuri.
Gotzon Egia
gegia@gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W