Kaixo,

Gaiaren sakoneko zentzuari helduta, niri "ikuskizuna bete-betean" iruditzen zait egokiena.

Izan ere, ikuskizunak benetakotasunaz gaindi dagoen eremura jotzea baitu berezko joera. Eta, zentzu horretan, hustasuna ere jokoz kanpo gelditzen dela ere iruditzen zait, errealitatea nolabaiteko fikzioz betetzea edo birsortzea delako ikuskizunaren esentzia.

Beste arlo batean aproposak izango liratekeen "huts-hutsa" eta "bene-benetakoa", kasu honetan, ikuskizunaren eremu estetikoan, eman nahi dugun ordainerako kontraesankorrak edo kaltegarriak direla iruditzen zait.

Ondo izan,

eider